Berriak Segurtasuna
qrcode

2.813 pertsona aurkeztu dira Euskadiko udaletan hutsik dauden plazak betetzeko Udaltzaingoko bitarteko agenteen lan-poltsan sartzeko hautaketa-probetara

2023-02-11
  • Helburua da udalei lan-kolektibo horretako lanpostu hutsak arintasunez eta eraginkortasunez betetzen laguntzea

Gaur goizean 2.813 pertsona aurkeztu dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Euskadiko Udaltzaingoko bitarteko agenteen lan-poltsa osatzeko abian jarri duen hautaketa eta formakuntza prozesura. Helburua da Euskadiko udalei udaltzaingoetako oinarrizko eskalako agenteen lanpostu hutsak arin eta eraginkortasunez betetzen laguntzea horretarako prestatutako eta gaitutako pertsonekin.  

Prozesuan onartutako 3.459 pertsonetatik 2.813 izan dira gaur Barakaldoko Bilbao Exhibition Centeren lehenengo probak egin dituztenak. Horietatik 1.803 gizonak dira (% 64,1) eta 1.010 emakumeak (% 35,9). Gehien-gehienak 18 eta 30 urte bitartekoak dira (% 68,5), eta Euskadin bizi dira (Araba 12,5, Bizkaia 65,6% eta Gipuzkoa 16%).

HAUTAKETA ETA FORMAKUNTZA PROZESUA

Lan-poltsa hau sortzeko hautaketa-prozesua lehiaketa-oposizio sistemaren bidez egingo da, eta nortasuna ebaluatzeko probak eta proba psikoteknikoak egingo dira. Lehenengo proba horiek gainditzen dituztenek oinarrizko eskalako agente eginkizunetarako teoria, jokabidea eta praktika landuko dituzte formakuntza-aldian eta ezagutza-proba egingo dute, eta proba hori gainditzen dutenean, Akademiak Euskadiko udalen esku jarriko duen bitarteko agenteen lan-poltsan sartuko dira.   

 

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-02-13

    Lankidetzaren kultura gehiago bultzatzea, baliabide publiko gehiago erabili beharrean, baldin eta zor publikoa ez bada jasangarri bihurtzen, eta, ondorioz, espekulazioa sortzen bada, eta oinarrizkoarekin batera, haien politikekin nahi ez direnak ere gerta badaitezke.

  • Argazkia Xaver
    2023-02-13

    Impulsar más la cultura de la colaboración en vez de tener que utilizar más recursos públicos cuando además haya deuda pública pueda volverse insostenible a un pinchazo global dando lugar a especulación incluso con lo básico acaba en manos puedan resultar no deseadas con sus políticas.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak