Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Aminetu Haidar hartu du

2011.eko azaroak 30

Mendebaldeko Saharan giza eskubideen defentzan diharduen Aminetu Haidar Giza Eskubideen René Cassin-en sariduna izan da. Saria ematearen ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango du 19.30etatik aurrera Irekian

Patxi López lehendakariak Aminetu Haidar hartu du gaur Lehendakaritzan (Gasteiz). Ekintzaile honen ospea mundu osora iristen da. Inork non zegoen jakin gabe, espetxeratuta egon zen 1987tik 1991ra, eta 2005ean zauri larriak egin zizkioten manifestazio batean. Ospitalean sendatzen ari zela, atxilotu, espetxera eraman eta han eduki zuten hainbat hilabetez; han zegoela, gose-greba egin eta oso makaldu zitzaion osasuna. Giza eskubideen Sajarov saria jasotzeko hautagai izan zen, eta kondena betetzen ari zela Juan Maria Bandres saria eman zioten, Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordeko Errefuxiatuekiko Elkartasunaren eta Asilo Eskubidearen Defentsaren saria, alegia.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)