qrcode

BERDINTZEN bekaren lehenengo bi lanak argitaratu ditu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak

2023-02-08

Bi lan horiek BERDINTZEN bildumari eman diote hasiera. Lehenengo lana Nekane Goikoetxea Agirreren Tene Mujika emakumea. Pizkundetik ahanzturara. XXI. mendetik ateratako postargazkiak izan da. Ikerlanaren helburua bikoitza izan da. Batetik, Tene Mujika bere garaian kokatuta eta haren sozio-biografia aintzat hartuta, bere ekarpena berbalorizatu nahi izan du egileak; bestetik, Mujikaren azterketan genero ikuspegia txertatu du.

Bigarren lana Onintza Legorburu Larrearena da EUSKARAREN ESANAHIA(K) Euskalgintzako testu multimodalen azterketa genero perspektibatik (1960-2018) izan da. Ikerlanaren helburu nagusia euskararen erabilera bultzatzeko kanpainetan euskarari nolako esanahia eman zaion aztertzea izan da, genero perspektiba batetik.

Liburuak eskuragarri daude Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusian: https://www.euskadi.eus/web01-a2aznscp/eu/k75aWebPublicacionesWar/k75aInicioCatalogoPublicaciones.jsp?from_scp=true&modoConsulta=false&cambioIdioma=eu

Egileei dagokienez, Nekane Goikoetxea Agirre (Deba, 1970) irakasle-ikerlaria da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean (HUHEZI), Mondragon Unibertsitatean; Onintza Legorburu Larrea (Antzuola, 1993) EMUNen ari lanean, eta doktorego-tesia hasi berri du.

Hizkuntza eta genero berdintasuna uztartzen dituzten ikerlanak sustatzeko, BERDINTZEN beka-deialdia 2019an kaleratu zuen lehenengoz Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Ordutik hiru deialdi egin dira, eta zazpi proiektuk jaso dute beka. Ikerlan horiek zabalkundea izan dezaten, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak BERDINTZEN bilduma osatzen jarraituko du, beka jaso duten lanak argitaratuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak