Berriak Osasun eta Kontsumoa

Batera Hobeto: Integrazioan aurrera

2011.eko azaroak 30

Gizartean bizi-itxaropenak gora egitearen eraginez, biztanleria zahartu egin da, horren eraginez gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen prebalentzia eman da eta, ondorioz, osasun-beharrizanak gehitu

Sistema sanitarioen erabiltzaile gehienak patologia bat edo gehiago dituzten gaixoak dira; horrek esan nahi du euren bizi-kalitatea mugatu egin dela eta sistemaren iraunkortasunerako arriskua Egoera berri honi (globala nazioarteko mailan) aurre egitea egitura asistentzialen erronka nagusia da; horretarako beste ikuspegia bat behar da, gaur eguneko eskariak efikaziaz eta eraginkortasunez betetzeko moduko erantzun sistematikoa. Beharrezkoa da norbanakoaren ikuspegi integrala, egoera biomedikoarena ez ezik, egoera sozial eta funtzionalarena ere; pazientea eta zaintzailea ezin dira elementu pasiboak izan, aktiboak baino, eta funtsezkoa da sistema sanitarioaren ikuspegi integratzaile eta koordinatzailea maila ezberdinetan.

Jardunaldi honek Galdakao-Usansolo Ospitalea eta Barrualdeko Eskualdearen integrazio-estrategia ezagutaraziko du, patologia bat edo gehiago dauzkan pazienteei aurre egiteko atentzio kliniko integratuko mikrosistemetan oinarritua, sanitarioen esparru asistentzial bietako profesionalen lankidetzan eta pazienteen inplikazio proaktiboan oinarria. Bertaratuek parte hartzeko aukera edukiko dute, eta gaiari buruz tailerretan eztabaidatuko dute (World Kafea eta Ideia-Harresia)estrategia eta egitasmo aktiboak hobetzeko ideiak eskainiz.

Iruzkin bat
  • @jeslarra
    2011.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Ezagutza: Batera Hobeto: Avanzando hacia la Integración http://t.co/FXA3fb3u

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejero de Sanidad