Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak

Jaurlaritzak alokairuko 24 etxebizitza zozkatuditu Santurtzin

2011-11-29

Jaurlaritzak 24 etxebizitza sozial zozkata ditu gaur Santurtzin. Etxebizitza horiek alokairukoak izango dira, eta Eusko Jaurlaritzak berak sustatu ditu. 8 ostatu emateko ekintzetarako izango dira.

San Juan de Rompeolas auzoan kokatuta dauden etxebizitza horiek hiru, bi eta gela batekoak dira; sukaldean altzariak jarrita dituzte, eta garajea eta trastelekua ere badituzte.

Adjudikatzeko etxebizitza guztietatik, kupo hauek gorde dira:

  • Mugikortasun urritu iraunkorra duen pertsona desgaituarentzako etxebizitza egokitu bat. Kupo horretan sartuko dira gurpil-aulkia behar dutenak. Babes ofizialeko etxebizitzak adjudikatzeko prozedurei buruzko 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 8. artikuluak aipatutako gainerako baremoei dagozkien beste eskaerak dagokien kupoaren parte izatera pasatuko dira.
  • 7 etxebizitza, babes bereziko gizarte-egoeran dauden bizikidetza-unitateentzat, hala nola: euren kargura seme-alaba adingabeak dituzten guraso bakarreko familiak; genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak; bananduak eta dibortziatuak; 70 urtetik gorako pertsonak; desgaitasun psikikoa dutela egiaztatu duten pertsonak.
  • 3 etxebizitza, 4 urteko antzinatasuna daukan eskabidea egin duten bizikidetza-unitateentzat. Antzinatasun hori honela zenbatzen da: Etxebiden izena emateko eskaera-datatik, Aginduaren argitaratze-datara arte.
  • 5 etxebizitza gainerako eskatzaileentzat.

Etxebizitza horietako bat eskuratu ahal izateko, 3.000 euroko edo hortik gorako eta 22.000 euroko edo hortik beherako urteko sarrera haztatuak egiaztatu behar dira 2009ko errenta-ekitaldiari dagokion zergaldian. Mugikortasun urritua daukaten pertsona desgaituen edo desgaitu psikikoen kasuan, ez da gutxieneko sarrerarik egiaztatu behar.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan