Hauteskundeak 2024
Berriak Segurtasuna
qrcode

Jaurlaritzak eta Euskadiko 50.000 biztanletik gorako udalek adostu dute arma zuriak oker erabiltzeagatik ezartzen diren zigorrak gogortzea

2023-02-09
  • Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek legez kanpoko egoeretan arma zuriak eta objektu arriskutsuak eramateagatik edo erakusteagatik jarritako isunek % 19 egin dute gora 2019arekin alderatuta

Eusko Jaurlaritzak, EUDELek eta 50.000 biztanletik gorako udalek osatutako lantaldeak bilera egin du gaur goizean Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusian. Bilera horretan Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek azkenaldian konfiskatu dituzten arma zuriei eta objektu arriskutsuei buruzko datuak aztertu dituzte. Behin-behineko datuen arabera, 2022an Ertzaintzak 440 salaketa jarri zituen baimendu gabeko egoeretan arma zuriak eramateagatik. Zifra horri udaltzaingoena batzen badiogu (528 salaketa), Euskadin guztira 968 salaketa jarri dira, 2019an baino % 19 gehiago, Covid-19aren aurreko parekatzeko moduko urtea izanik.

Datu horien aurrean, erakundeen arteko lan-organo horrek erabaki du isunen zenbatekoa igotzea salaketak izapidetzen direnean, Herritarren Segurtasunerako Legeak onartzen duen tartearen barruan. Horrela:

  • Araudiaren arabera debekatutako arma bat eramatea: zigorra 900 eurokoa izatetik 1.500 eurokoa izatera pasatuko da.
  • Araututako arma eramatea, baina baimendu gabeko lekuan edo egoeran: isuna 602 eurokoa izatetik 1.000 eurokoa izatera pasatuko da.
  • Establezimendu publikoa, aisialdiko lokala edo jende asko dagoen lekua (botiloiak, jendetza dabilen kalea, taberna-eremua, etab.) bada, % 100 igoko da.
  • Alkoholdun edarien edo drogen eraginpean badago, % 100 igoko da.
  • Pertsonaren egoera biolentoa bada, % 100 igoko da.
  • Pertsonak arma eskuan hartzen badu edo armarekin mehatxatzen badu, % 100 igoko da.
  • Pertsonak arma axolagabekeriaz erabiltzen badu, % 100 igoko da.

Adibidez, pertsona bati diskoteka batean edo inguruan araututako labana bat kentzen bazaio, 2.000 euro izango lirateke. Horrez gainera, alkoholdun edarien eraginpean badago, 3.000 euro. Eskuan hartuko balu, 4.000 euro edo gehiago, bere jokabideak herritarren segurtasunean izaten duen eraginaren arabera.

Adingabekoak

Adingabekoek ezin dute arma zuririk eraman. Arma zuria erabiltzea kasu honetan arau-hauste larria izango da, eta gaur egun 100 eurotik 600 eurora arteko zigorra dena 300 eurotik 600 euro artekoa izatera pasatuko da. Tarte horien barruan zehazteko, adina eta aurreko ataletan azaldutako egoerak izango lirateke kontuan.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-02-10

    Kontrola ez da erraza eskuetatik pasa daitekeenean. Kontrol-elementuak fabrikaziotik jarri beharko lirateke, marka detektagarriko amuarekin ere, inork pentsatu gabe, bere arma klandestinoki egin ahal izateko mugen artean zirkulatzea ala ez, jabetzaren erantzukizunarekin eta inola ere ez eramateko gaitasunarekin.

  • Argazkia Xaver
    2023-02-10

    No es fácil el control cuando puede pasar de manos, habría que poner elementos de control desde fabricación con incluso señuelo de la marca detectable sin pensar alguien se pueda clandestinamente fabricar su propia arma circulación entre fronteras o no, con responsabilidad de la propiedad y de quien la porte en modo alguno con capacidad de recurso.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak