Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Artolazabalen ustez, “pertsona guztien bizitza hobetzeko politikak” garrantzitsuagoak izango dira hurrengo urteetan

2023-02-11
  • Euskadiko Familia Gorren III. Jardunaldiari hasiera eman dio. Hori izan da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu gisa gizarte erakundeekin egingo duen azken ekitaldia
  • “Nire uste pertsonalak indartzeko balio izan duten bizipenak eramaten ditut. Horregatik, edonon nagoela ere, beti aurkituko duzue aliatu bat nigan”

 

Bilbo, 2023/02/11

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek gaur goizean nabarmendu duenez, “datozen urteetan, pertsona guztien bizitza hobetzeko politikak are garrantzitsuagoak izango dira”. Adierazpen horiek Euskadiko Familia Gorren III. Jardunaldiaren esparruan esan ditu. Euskal Gorrak (gorren elkarteen euskal federazioa) elkarteak antolatu du jardunaldia, Boluntaren egoitzan, Bilbon.

“Ziur nago pertsona guztien integrazioa eta erabateko parte-hartzea negoziaezinak izango direla. Eta administrazio publikoek lanean jarraituko dugula horrela izan dadin. Bidezkoa delako, beharrezkoa delako eta ezinbestekoa delako”, nabarmendu du inaugurazioan.

Eusko Jaurlaritzako sailburu gisa gizarte-erakundeekin egin duen azken ekintza izan den honetan, Artolazabalek atzera begiratu du, eta gogora ekarri du “harrotasunez” “beste erakunde batzuekin eta, batez ere, gizarte-erakundeekin lan egiteko gai izan garela, sortu dugun elkarrekiko konfiantzatik”.

Azken urte hauetan, Gizarte Politiken buru izanik, “urratsak eman ditugu eta neurri integratzaileak bultzatu ditugu, baina oraindik lana dago egiteko. Entzuleen eta entzuleentzako munduan aurkitzen dituzuen oztopo batzuk eraisteko beharrarekin bat gatoz Euskal Gorrak elkartearekin”, gaineratu du.

Aliatua

Agur-mezu batean, Beatriz Artolazabalek adierazi du “ikasiz betetako maleta” bat sortu duela Eusko Jaurlaritzaren ibilbidea bukatu eta gero. “Nire uste pertsonalak indartzeko balio izan duten bizipenak. Horregatik, edonon egonda ere, aliatu bat aurkituko duzue beti nigan”. “Azken urteotan egin dudan bezala, elkarrekin eta gizarte bidezkoago eta integratzaileago baten alde urrats sendoagoak eman ditzagun lagunduko dizuet”, esan du.

“Beti aurkituko duzue nigan lagun bat. Pertsona guztien eskubideak aldarrikatzeko prest. Injustiziei aurre egiteko prestatua. Gizarte hobea, guztiona eta guztiontzat izango den Euskadi eraikitzeko prest”, ondorioztatu du sailburuak.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-02-11

    Auzotasun desberdinen artean lankidetzan arituz baliabide erabilgarriak modu eraginkorrean erabiltzeko, ez agortu datozen belaunaldietakoak.

  • Argazkia Xaver
    2023-02-11

    Colaborando entre distinta vecindad en el uso eficiente recursos disponibles no agotar los de las generaciones venideras

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)