qrcode

Bingen Zupiria "Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945" erakusketaren inaugurazioan izan da

2023-02-09

Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu Bingen Zupiria "Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945" erakusketaren inaugurazioan izan da Guggenheim Bilbao Museoan. Artistaren ibilbideko funtsezko aldi bat aztertzen du Errealitate absolutua erakusketak: 1920tik —Parisera egin zuen lehen bidaiaren data— 1945era doana. Margolariak izan zuen etengabeko ideia-jasa da urte horietako ezaugarri nagusia, abiapuntuko errealismo magikotik hasi eta hondo anbiguoen gainean konstelazio itxuran edo flotatzen ageri diren zeinuz osatutako lengoaia pertsonalarekin buka.

Erakusketa maiatzaren 28ra bitartean egongo da ikusgai. 

Informazio gehiago hemen

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak