Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Inbertitzaile potentzialak dituzten Europa hegoaldeko punta-puntako enpresa teknologikoak bilduko ditu bihar Euskadik Tech Tour Biltzarrean

2011.eko azaroak 29

 

  • Parte hartuko duten enpresen izenak, horien artean sei Euskadikoak izanik, Guggenheim museoan bihar egingo den gala-afarian jakinaraziko dira
  • Biltzarraren barruan, konpainia bakoitzak 20 minutu izango ditu inbertitzaile potentzialei aurkezteko
  • Tech Tour Europa elkarte independentea da Biltzarraren sustatzailea, eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntza dauka, SPRIren bitartez

Bilbao, 2011ko azaroaren 29a.

Tech Tour Biltzarraren 51. edizioa izango da bihartik aurrera Euskadin, eta bihar eta etzi, Bilbon, inbertitzaile potentzialak dituzten Europa hegoaldeko punta-puntako enpresa teknologikoak bilduko ditu.

Hautatutako enpresak eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak aurkeztuko dituenak, horien artean sei Euskadikoak izanik, gala-afari batean jakinaraziko dira bihar Guggenheim Museoan, 200 lagun baino gehiago bilduko dituen ekitaldian. Enpresa horiek hautatzeko irizpidea hainbat arlotan -hala nola Internet, New Media, Medikuntzako Teknologiak edo teknologia garbiak- duten berrikuntza teknologikoko maila izan da.

Biltzarraren hiru egunetan, enpresa bakoitzak 20 minutu izango ditu konpainia aurkezteko bazkide nagusiei, presidenteordeei eta arrisku-kapital globaleko zuzendari nagusiei eta teknologiaren industriari, baita zerbitzu-hornitzaileei ere. Horrela, hautatutako enpresa bakoitzak sare profesional berriak sortu ahal izango ditu, eta finantziazioa jasotzeko aukera izango du. Era berean, Eusko Jaurlaritzak aurkezpen propio bat egingo du, eta horretarako bost euskal enpresa hautatu ditu.

Biltzarrak Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lankidetza aktiboa izan du SPRIren bitartez (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea), eta sustatzailea Tech Tour Europe elkarte independentea da, irabazi-asmorik gabea, Genoan sortua 1998. urtean. Lehenengo zatia, azaroaren 30a eta abenduaren 1aren goiza, Deustuko Unibertsitatean eta Bizkaiko Parke Teknologikoan egingo da, eta bigarren zatia, aldiz, Erroman egingo da, abenduaren 1aren arratsaldean eta hurrengo egunean.

Tech Tour Europe elkarteak Euskadi hautatu du Biltzarraren lehen zatia egiteko, tradizio ekintzaile handiko eskualdea delako, eta industria, bilakatu ahala, I+G+Bko inbertsioan inplikatzen delako. Izan ere, inbertsio hori BPGaren % 2 da une honetan, Espainiako batez bestekoaren gainetik eta Europako batez bestekoaren parean. Testuinguru horretan, Enpresa eta Berrikuntzarako Zentroak (EBZ) aktiboki lanean ari dira inbertsio horren bitartez oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzeko.

                                               www.techtour.com

                                                                                       

           V K Komunikazioa

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Patricia Loredo

Tel.: 944 01 53 06. Mugikorra 629749047

E-mail: patricia@vkcomunicacion.com

Iruzkin bat
  • @ZeBerri
    2011.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia_news Euskadi reunirá desde mañana en el Congreso Tech Tour a las empresas tecnológicas europeas más punteras http://t.co/eeOOJBKm

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan