Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Estatistikak burutzeko hitzarmena sinatzea onetsi da (2011-11-29(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko azaroak 29

Erabakia, Ingurumeneko eta Landa- eta Itsas-Inguruneko Ministerioarekin estatistika arloan (2011) lankidetza-hitzarmena baimentzekoa

Gobernu Kontseiluak Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioarekin hitzarmen bat sinatzea erabaki du gaurko bileran, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Estatistiken 2011 Programa gauzatu dadin.

Modu horretan, Pilar Unzalu Ingurumen Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak akordio hau gauzatzeko baimena eman du. Akordioa 2009ko apirilean bi aldeek sinatutako Lankidetzarako Esparru-hitzarmenean oinarritzen da.

Hitzarmen hau bi erakundeek landutako estatistikak bateratu eta alderatzeko sinatzen da, eta halaber, informazioa biltzeko iturri bakarra ezartzea gomendagarria dela uste osoa izanda. Hain zuzen ere, informatzailearentzat bikoiztasunak, desadostasunak eta eragozpenak saihestu daitezen eta, era berean, estatistika-programa gauzatzeko gastua murriztu dadin.

Eusko Jaurlaritzak 40.000 euro bideratuko ditu akordio hau gauzatzera. Akordioaren arabera, erkidegoko administrazioak informazioaren bilketa eta tratamendua eta hainbat gairen inguruko emaitzen lanketa zuzendu eta gauzatzeko konpromisoa hartzen du. Besteak beste, honako gaiei dagokienez: lurraldeko segmentuei buruzko inkesta, ereite eta bilketaren egutegia, laborantza eta mahasti azalerak eta abere produkzioak, arrantza sektorearen adierazle ekonomikoak edo prezioen estatistikak.

Informazioa Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurune Ministerioari helaraziko zaio, eta ministerioak Eusko Jaurlaritzak egin beharreko datuen bilketa eta lanketa 108.184 euroko ekarpenaren bidez finantzatuko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan