Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

    Gobernu Kontseiluak baztertu egin du EH Bilduk proposatutako jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren aurkako bulego bat sortzea (Gobernu Bilera 2023-2-7)

2023-02-07

 

  • Organo hori sortzeko lege proposamena aintzat hartzearen aurkako irizpidea adierazi du
  • Gaur egun, Euskadin egitura juridiko eta instituzional zabala dago, administrazio publikoetan ustelkeriaren aurka, gardentasunaren eta prebentzioaren aldeko borroka sustatzen dituena 

Gobernu Kontseiluak kontrako iritzia agertu du EH Bilduren talde parlamentarioak jardunbide egokien alde eta ustelkeriaren aurkako bulego bat sortzeko egindako lege proposamena aintzat hartzeari dagokionez. Legebiltzarreko talde berak 2020ko irailaren 15ean aurkeztutako ia ekimen bera da, eta orduan ere atzera bota zen. 

Orduan emandako arrazoiak oraingoaren antzekoak dira. Laburbilduz, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan badagoelako egitura juridiko eta instituzional bat indarrean eta aktibo, osotasuna sustatzeko, gardentasuna bultzatzeko eta euskal administrazio publikoetan ustelkeriari aurrea hartu eta aurre egiteko. 

Egitura hori honako organismo edo erakunde hauek osatuko dute: 

- Euskal administrazio publiko guztiek dituzte ekonomia eta aurrekontuak fiskalizatzeko eta kontrolatzeko barne tresnak: Administrazio Orokorrak Kontrol Ekonomikoko Bulegoa du, eta Toki Administrazioak, berriz, gaikuntza nazionala duten funtzionarioak.

- Herri Kontuen Euskal Epaitegia eta, hala badagokio, Estatuko Kontuen Auzitegia.

- Arartekoa eta, hala badagokio, Estatuko Arartekoa.

- Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

- Langileen Erregistro Zerbitzua, erabateko autonomia duena interés gatazkei buruzko espedienteen kudeaketarekin lotutako gaietan.

- Autonomia erkidegoko sektore publikoko kargu publikodunen Etika eta Jokabide Kodea.

- Etika Publikorako Batzordea. Hainbat ebazpen eman ditu 2013an sortu zenetik, kargu publikodunek planteatutako dilema etikoei eta edonork karguen aurka aurkeztutako salaketei erantzuteko.

- Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordea.

- Euskal Autonomia Erkidegoko zigor arloko jurisdikzioa osatzen duten organo judizialak eta Euskadiko Fiskaltza. 

El Consejo de Gobierno considera que la iniciativa de EH Bildu no tiene en cuenta este entramado institucional. Además, no comparte el modelo de control que plantea, ya que reproduce la experiencia aplicada en el Estado con escasa eficacia, ya que tiene un sentido más represivo que preventivo. Ese modelo se fundamenta en la creación de nuevas estructuras organizativas y de coste público importante que en la regulación de una acción pública comprometida con los principios y valores de la transparencia y el buen gobierno. 

Gobernu Kontseiluaren irudiko, EH Bilduren ekimenak ez du kontuan hartzen erakunde sare hori guztia. Gainera, ez dator bat horrek planteatzen duen kontrol ereduarekin, Estatuan aplikatutako esperientzia eraginkortasun gutxirekin errepikatzen baitu. Izan ere, zentzu errepresiboa baitu, prebentziozkoa baino gehiago. Eredu horren oinarria antolaketa eta kostu publiko handiko egitura berriak sortzea da, gardentasunaren eta gobernu onaren printzipioekin eta balioekin konprometitutako ekintza publikoa arautzea baino.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko