Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

3 beka ikasle saharauien prestakuntzarako (2011-11-29(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko azaroak 29

Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Errepublika Arabiar Saharar Demokratikoko Lankidetza Ministerioaren arteko hitzarmen bat izenpetzen duena, nazioarteko lankidetza deszentralizatuari buruzko master horretan: Bakea eta Garapena. Agenda Globalaren Analisia eta Kudeaketa Nazio Batuen Erakundeko Sistemaren barruan, bekak eta ikasketa-laguntzak emateko

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran eman dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Errepublika Arabiar Saharaui Demokratikoko Lankidetza Ministerioaren artean hitzarmen bat izenpetzeko baimena, "Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatua: Bakea eta Garapena. Agenda Globalaren Azterketa eta Kudeaketa Nazio Batuen sistemaren barruan " masterrean bekak eta ikasketa-laguntzak emateko.

2010-2011 ikasturtean 3 beka, ikasle saharauiak hirugarren zikloko unibertsitate-programan prestatzeko, finantzatzea du hitzarmen horrek helburu, lankidetza humanitarioa eta herri saharauia hezkuntzaren esparruan garatzea sustatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan