Berriak Justizia eta Herri Administrazioa

985.000 euroko diru-laguntza presoak eta zigortuak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko programentzat (2011-11-29(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011-11-29

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko presoak gizarteratzeko eta laneratzeko bideak ezartzeko xedez, zenbait entitateri zuzeneko diru-laguntza emateko dena

Euskal Autonomia Erkidegoan preso dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko programetan lan egiten duten hainbat erakunderi zuzeneko diru-laguntzetan guztira 985.000 euro emateko akordio-proposamena onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak.

Diru-laguntza jasoko duten erakundeak 32 dira, 2011. urte honetan denek dauzkate proiektuak martxan, eta guztien artean 1.313 preso edo zigortu hartzen dituzte prestakuntza-tailerretan, auzolandegietan, irtenaldi programatuetan, emakumeentzako pisuetan eta droga-mendekotasuna gainditzeko tratamenduetan. Lurraldeka, 19 erakundek Bizkaian egiten dute lan, 8k Araban eta 5ek Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritza arduratu da diruak aurkeztutako proiektuen artean banatzeaz, EAEko espetxeetako zuzendaritzekin ados jarri ondoren.

Jaurlaritzaren Kontseiluaren aurtengo maiatzaren 24ko erabakiaren bidez, Barne Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Orokorraren arteko lankidetza-hitzarmen bat egiteko baimena eman zen, Euskal Autonomia Erkidegoan preso dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko prozesu integralak ezar daitezen. Hitzarmen hori Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak eta Justizia eta Herri Administrazio Sailak sinatu zuten.

Zigor askatasun-gabetzaileekin zigortutako pertsonak gizartetik guztiz ez isolatzea exijitzen du konstituzio- eta lege-aginduak, eta herritarren berezko eskubideak (epaiak mugatutakoak izan ezik) aitortzea eta gizarte-komunitateko parte aktibo izaten jarraitzea.

Hori da, hain zuzen ere, preso dauden pertsonak beren ingurunean gizarteratzeko eta laneratzeko prozesu integralak ezartzearen funtsezko oinarria.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan