Hauteskundeak 2024
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak zientzia eta ikerketan inbertitzen jarraitzera animatu du, “etorkizunean inbertitzen ariko garelako”

2023-02-06
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkullu Nanohidrogel Adimendunen lehen institutu biomedikoaren lehen harria jartzen aritu da; Arabako I+Med kooperatibak sustatu du institutu hori
  • Miñaoko Teknologia Parkean egongo da, eta kualifikazio handiko 60 langile sartuko dira bertan
  • Erakundeen eta ekimen pribatuaren arteko lankidetza erabiltzen dugu lanerako, Euskadi beti leku ona izan dadin proiektu berriak abiarazteko - esan du Lehendakariak

Lehendakariak gaur goizean parte hartu du Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoare (IIBNI) ekitaldian; Arabako I+Med kooperatibak bultzatu du munduko lehen institutu biomedikoa izango den hori. Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezekin, Gasteizko alkate Gorka Urtaranekin eta enpresako arduradunekin batera, Iñigo Urkulluk kutxa bat sartu du institutu berriaren lurretan; eta kutxaren barruan: eguneko egunkariak, orain erabiltzen den txanpon bat eta proiektuari buruzko informazioa duen pendrive bat. Arantxa Tapia eta Gotzone Sagardui sailburuak ere izan dira ekitaldian.

Han, Lehendakariak eskerrak eman dizkio I+Med enpresari proiektu horrek dakarren ahaleginagatik eta anbizioagatik, eta zientzian eta ikerketan inbertitzen jarraitzera animatu du, neurri handi batean gure etorkizunean inbertituko dugulako horrela.

Ziurtatu duenez, Euskadik lan egiten du ekosistema bat eskaintzeko, ekintzaileek beren ideiak gara ditzaten. Lan egiten dugu – esan du – eta erakundeen eta ekimen pribatuaren arteko lankidetzatik egiten dugu, Euskadi beti leku ona izan dadin proiektu berri bat abian jartzeko.

IIBNIri dagokionez, Iñigo Urkulluk harrotasunez hartu du Unibertsitatean sortu den etorkizun handiko ideia hori erreferentziazko espazio bihurtzen ari dela egiaztatzea, eta, aldi berean, adierazi du inbertsio berri horrek kalitatezko enplegua zuzenean sortzen lagunduko duela eta lehen mailako ikertzaileak erakarriko dituela.

Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa (IIBNI)

Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa (IIBNI) Arabako Parke Teknologikoan egongo da, Miñaon, munduko lehena izango da, eta goi-mailako kualifikazioko 60 langile ariko dira bertan.

Azpiegitura berriak sendotu egingo du Arabako I+Med kooperatiba, proiektuaren bultzatzailea, adimen artifizialean oinarritutako medikuntzaren arloan munduko liderra baita, zehatzago nanohidrogelen garapenean, hau da, farmakoak zeluletara edo xede-organoetara eramateko gai diren nanopartikulen garapenean, eta horien eraginkortasuna handituko du. Horretarako, enpresak 20 milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urteetan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak