Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Akitania-Euskadi Euroeskualde berrian dituen ordezkariak aukeratu ditu (2011-11-29(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko azaroak 29

Erabakia, Akitania-Euskadi Euroeskualdean Euskadik izango dituen ordezkariak izendatzeko dena

Eusko Jaurlaritzak gaurko bileran onartu du Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Batzordean Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuko duten pertsonak izendatzea. Euroeskualde hori hilabete honetan sortzea espero da.

Jakina denez, Eusko Jaurlaritzak maiatzean onartu zuen Akitaniako Eskualde Kontseiluarekin hitzarmen bat izenpetzea Europako esparruan euroeskualde berri bat sortzeko, Lurralde Lankidetzarako Europar Talde (LLET) baten legezko era hartuta.

Aipatutako hitzarmenak baditu dagoeneko Espainiako eta Frantziako gobernuen baimenak, eta egoitza Hendaian izango duenez, Akitaniako agintariei dagokie LLET berria inskribatzeko behar diren kudeaketa lanak egitea eta Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean argitaratzea.

Tramite hori gainditu ondoren, Akitania-Euskadi euroeskualdeak nortasun juridikoa izango du eta lanean hasiko da, gobernu organoak osatu ondoren. Gobernu organo horietako bat Batzordea izango da eta hogei kidek osatuko dute era paritarioan. Organo horretako euskal ordezkariak honako hauek izango dira:

1. Lehendakaria

2. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua.

3. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburua.

4. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua.

5. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

6. Mugaz Gaindiko Lankidetzarako ordezkaria

7. Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea.

8. Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea.

9. Ekonomia, Aurrekontuak eta Kontrol Ekonomikorako sailburuordea

10. Lehendakaritzaren idazkari nagusia.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan