Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall (2011-11-29(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko azaroak 29

Agindua, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez deialdia egiten baita Cambridge-ko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat emateko

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaur onartu du 2012/2013 ikasturtean Cambrige-ko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileentzat dirulaguntza bat deitzen duen agindua.

50.248 libera esterlinako dirulaguntza hori hamabi hilabeterako izango da, izangaiek sei hilabeteko egonaldi partzialak aukeratu ahal izango dituzten arren.

Ikertzaile bisitariak ondorengo diziplinetan egin ahal izango du ikerketa-lana: Fisika, Biología Zelular eta Molekular eta Arteak (Humanitateak, Gizarte eta Juridiko Zientziak).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan