Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Eraikuntza Proiektuetako goi teknikaria (2011-11-29(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko azaroak 29

Dekretua, Eraikuntza-proiektuetako Goi Teknikariaren tituluaren curriculuma ezartzen duena

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Eraikuntza Proiektuetako goi teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Eraikuntza Proiektuetako goi teknikariaren tituluari, Eraikuntza eta Obra Zibilak lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan