Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Hazin sartu ahal izateko Itsasmendikoi eta Kalitatea erakudeen estatutu aldaketaren onartzea (2011-11-29(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko azaroak 29

Erabakia, Itsasmendikoi, SA sozietate publikoaren estatutu sozialak aldatu eta HAZI Korporazioari atxikitzeko hitzarmena onartzekoa. Erabakia, Fundación Kalitatea Fundazioari fundazioaren estatutuak aldatzeko baimena emateko dena.

Gobernu Batzordeak gaurko bileran erabaki du Fundación Kalitatea Fundazioa eta Itsasmendikoi S.A.-ren estatutu moldatzea, Pilar Unzaluk zuzentzen duen departamentuko enpresen berregituraketa prozesuaren barruan HAZI Korporazioan bateratzeko.

Landa eta Itsas eremua bultzatzeko Eusko Jaurlaritzak sortu duen "Hazi" Korporazioak lehen sektorean zein elikagaietakoan lehiakortasuna bultzatzeko eragingarriagoa izatea du helburu, sektoreko ajenteekin eta erakundeekin lankidetza zerbitzu integral bat abian jarriz.

"Hazi"k elikagaietako zein lehen sektoreko lehiakortasuna areagotzea du helburu; barne sinergietaz egoki baliatuz ekintzen kudeaketa arrazionalizatu, koordinatu eta optimizatu. Era berean, Korporazioa osatzen duten erakundeen ahalmena garatuz sektorerako baio erantsia duten zerbitzuak eta produktuak eskeini.

Fundación Kalitatea Fundazioa zein Itsasmendikoi S.A. Korporazioaren barne egituran egokituko dira eta "Hazi" izen orokorra gehituko diote euren egungo izenari.

Landa zein itsasoaren Garapenerako, Formaziorako eta Txertatzeko Itsasmendikoi Zentruak, "Hazi, Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa S.A" deitura hartuko du.

Fundación Kalitatea Fundazioak, Fundación Hazi Fundazioa deitura hartuko du eta, besteak beste, itsasoko eta landako elikagaiak eta produktuak garatzea, bultzatzea eta sustatzea eta produktu horien kalitatea eta kontsumitzaileen segurtasuna ziurtaraztea izango ditu helburu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan