Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

42 milioi eurorekin hornituriko I+G+B bultzatzeko Gaitek, NETs eta Hedatu programek beren deialdia eta itxiera aurreratu dute (2011-11-29(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko azaroak 29

Erabakia: 5.000.000 eurotik gorako gasturako baimena ematekoa. Helburua: produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa finantzatzea, 2012ko ekitaldian zehar (Gaitek Programa). Ebazpena, 2011ko azaroaren 30ekoa, Berrikun¬tza eta Teknologiako sailburuordearena; honen bitartez, 2012ko ekitaldirako laguntzak emateko deialdia egiten da, hain zuzen ere, oinarri zienti¬fikoa eta teknologikoa duten enpresak merkatura¬tzeko proiektuetarako laguntza-programa arautzen duen 2008ko azaroaren 27ko Aginduan (2009-12-23ko Agin¬duaz aldatutakoan) ezarritako esparruan (NETs programa). Ebazpena, 2011ko azaroaren 30ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena; honen bitartez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza ezagutarazteko proiektuak gauzatzeko laguntza-programa (HEDATU programa) arautzen duen 2005eko irailaren 12ko Aginduan ezarritako esparruan 2012ko ekitaldirako laguntzak emateko deialdia egiten da.

Eusko Jaurlaritzak 42,2 milioi euro inbertituko ditu hiru programa horietan enpresa-arloko I+G babestu eta euskal enpresa-lehiakortasunerako funtsezko euskarri-elementu gisa sendotzeko.

Produktu berriak betiere teknologia berrien esku-hartzearekin garatzeko I+Gko proiektuak egitea bultzatzen duen programa da Gaitek, eta 37,9 milioi euroko hornidura izango du 2012an.

Oinarri zientifiko-teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko euskarri izango diren I+Gko proiektuak egiteko laguntza eskaintzen du NETs programak, eta 4 milioi euroko hornidura du 2012ko deialdian.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eskatuta, I+G+B bultzatzeko Gaitek, NETs eta Hedatu programetarako laguntza-deialdiaren aurrerapena onartu du gaur, egoztekoak diren gastuak 2012. urte osoan egikaritu ahal izateko, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

Gaitek programak 37,9 milioi euroko hasierako hornidura du, eta produktu berrien garapen hutsera bideratutako I+Gko proiektuak egiteko laguntza ematen du, enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Laguntza horien hartzaileak enpresak (handiak zein ETEak), fundazioak, enpresa-elkarteak eta enpresen arteko taldeak dira.

2009az geroztik % 81 gehitu da laguntza jaso duten proiektuen kopurua programa horretan: 400etik 724ra igaro dira. 1.021 enpresa aurkeztu ziren 2011n, eta 714ri eman zitzaien laguntza, onartutako 724 proiekturekin. Iazko deialdian baino 600.000 € gehiago ditu programak 2012rako.

NETs programak 4 milioi euroko hasierako hornidura du, eta oinarri zientifiko-teknologikoa duten enpresa berriak merkaturatzeko euskarri izango diren I+Gko proiektuak egiteko laguntza eskaintzen du.

Laguntza horien hartzaileak enpresak (handiak zein ETEak), fundazioak, enpresa-elkarteak, enpresen arteko taldeak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteak dira.

Hedatu programak 300.000 €-ko hornidura du eta zientzia, teknologia eta berrikuntza zabaltzeko jarduerei laguntza eskaintzen die. Zehazki, jakitearen eta ikerketa zientifiko-teknologikoen emaitzen, kulturaren eta zientzia, teknologia eta berrikuntzarako euskal sistemaren ezaupidearen dibulgazio-sustapena bultzatu nahi du, baita herrialdearen irudi teknologiko eta berritzailea ere, enpresa-arloari eta euskal gizarteari bideratuta, bikaintasun-maila handiagoak bultzatzeko.

Horien hartzaileak, kasu honetan, enpresak, fundazioak eta enpresa-elkarteak dira, baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen erakunde teknologikoak ere.

Hiru programa horietarako deialdiaren aurrerapena duela urtebete hasi zen, enpresek laguntza horiek ekitaldiaren hasieratik bertatik jaso ahal izan ditzaten lortzera bideratutako neurri gisa. Kasu honetan, 2012ko hasieratiko jarduera biltzen duten eskaerak aurkeztu ahalko dira.

I+Gari lotutako jarduerak finkatzeko etengabeko laguntza behar dela kontuan izanda hartu du erabaki hori Eusko Jaurlaritzak.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planean eta 2010-2013 aldiko Lehiakortasun Planean bilduriko Eusko Jaurlaritzaren estrategiaren zati dira hiru programak, Europa 2020rako ezarritako xedeekin uztartzen dira, eta Euskadi ikerketa eta teknologiako europar erreferentzia bihurtzea dute helburutzat.

Deialdia aurretik ixtea

Hiru programek (Gaitek, NETs eta Hedatu) eskaerak aurkezteko mugaegun bera izango dute, martxoaren 30a, hain zuzen ere. Deialdien ebazpena ere aurreratu ahal izatea da deialdia ixteko egunak aurreratzearen arrazoia. Ixteko egunen aurrerapena hiru hilabete ingurukoa da aurreko urteetako deialdiekin alderatuz gero.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan