qrcode

Bingen Zupiria: “Euskal erakundeetatik hainbat neurri hartu ditugu egoera zaurgarrienean daudenei babesa emateko”

2023-02-02
  • Lezetxikiri buruz, Zupiriak adierazi du kultura eta ondare ikuspuntutik babestuta dagoen eremua ez dela obrekin ukitu
  • Gutxieneko soldataren inguruan, bozeramaileak azpimarratu du bizitzaren garestitzeari aurre egiteko gutxieneko soldata igotzea beharrezkoa zela 

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote gaur Naiz Irratian.

Bertan, besteak beste, euskal erakundeek, batik bat elikagaien eta energiaren, prezioen igoerari aurre egiteko hartu dituzten neurriak izan ditu hizpide. Zupiriak baieztatu du hainbat neurri hartu direla egoera zaurgarrienean daudenei babesa emateko. Testuinguru honetan, azpimarratu du oinarrizko produktuetan prezioak zenbat igo diren ikusita gutxieneko soldata igotzea beharrezkoa zela. 

Zupiria Lezetxiki kobazuloaren inguruan ere jardun da. AHTren lanek Arrasateko kobazuloan kalteak eragin ote dituen galdetuta, sailburuak adierazi du, ondare aldetik trena gurutzatzen duen lekua eta ustez kaltetuta atera dena ez dagoela babestuta kultura eta ondare ikuspuntutik, “babestuta dagoen eremua ez da obrekin ukitu”

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak