Berriak Segurtasuna
qrcode

Josu Erkorekak Grand Départ Pays Basque 2023 irteera handiaren segurtasun-operatiboa koordinatzeko Euskadira iritsi den Frantziako Tourraren ordezkaritza hartu du

2023-02-01
  • Helburua nazioarteko ekitaldi horretako parte-hartzaile eta ikusle guztien segurtasuna bermatzea da
  • Txirrindularitza-probak Euskadiko herri eta errepide enblematikoenak zeharkatuko ditu uztailaren 1etik 3ra bitartean

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak, Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak eta Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak lagunduta, Pierre-Yves Thouault Frantziako Tourraren zuzendari ondokoa, Vivien Trompeau segurtasunaren eta zaintzaren arduraduna eta Aurélien Janssens lasterketen eta karabanaren ibilbidearen arduraduna hartu ditu gaur goizean Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusian.

Harrera-ekitaldi hau, uztailaren 1etik 3ra bitartean Euskadin egingo den Grand Départ Pays Basque 2023 dela-eta, Ertzaintza Euskadiko udaltzaingoekin eta Frantziako Tourraren segurtasun-taldeekin koordinatzen ari den segurtasun publikoko operatiboa prestatzeko lanen barruan egin da.  

Ekitaldian izan dira Alfonso Garaikoetxea Herritarren Babeserako Ataleko burua eta Euskadiko Gran Départ koordinazio taldea ere izango dira.

GRAND DÉPART PAYS BASQUE 2023

Txirrindularitza-probaren 110. edizioa bigarren aldiz hasiko da Euskadin, 1992an Donostiatik irten ondoren. 2023ko uztailaren 1etik 3ra bitartean, txirrindularitza-probak gure herrialdea zeharkatuko du 3 etapatan eta Bilbon estreinatuko da. Bilbo izango da Irteera Handiaren hasiera eta helmuga; 185 kilometroko etapa zirkular gogorra Bizkaian zehar, 3.320 m baino gehiagoko desnibel metatuarekin.  Bigarren etapa Gasteiztik abiatuko da Donostian bukatzeko. Eta hirugarren eta azken etapa Zornotzan hasi eta Baionan amaituko da.  

 

PRESS BOOK DEL GRAND DÉPART PAYS BASQUE 2023: Euskadiko Irteera Handiari buruzko informazioa jasotzen duen dokumentua: hiru etapen ibilbideak, data garrantzitsuenak eta gainerako informazio interesgarria:  https://labur.eus/5XvGl)

2 iruzkin
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak