Berriak Lehendakaritza
Eu

Ohiko osoko bilkura. (2011-12-1)

2011.eko abenduak 02

Gai-zerrenda:

1. Mistoa-Ezker Batua Berdeak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legea aldatzeko. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\09\02\02\0018)

2. Honako legez besteko proposamen hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea: Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Arabako Errioxa eskualdeko osasun-arretari buruz. (09\11\02\01\0627) Lehenbailehen eztabaidatzeko Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Arabako Errioxako osasun-laguntzari buruz. (09\11\02\01\0628)

3. Mozioa, Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak aurkeztua, Autonomia Erkidegoaren 2.947 babes ofizialeko etxebizitza eta lurzorua inbertitzaile pribatu bati saltzea bertan behera uzteari eta atzera egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0106)

4. Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko zainketa aringarrien araubideari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0518)

5. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskadiko zerga-eredu eta -proposamen ezberdinak aztertzeko eta analizatzeko batzorde bat sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0622)

6. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, fibromialgia eta neke kronikoko sindromerako jarduera-plan bat egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0613)

7. Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, tokiko jai garrantzitsuenak titulartasun publikoko ondare gisa gordetzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0616)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari