Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

2023rako gehienez 1.197 m €-ko zorpetze-eragiketak egiteko baimena (Gobernu Bilera 2023-01-31)

2023-01-31

 

Gobernu Kontseiluak erabaki du zor publikoaren jaulkipen bat edo batzuk egitea, eta baimena ematen du gehienez ere 1.197.107.927 euroko mailegu-eragiketak hitzartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legean ezarritakoaren arabera. 

Lege horren arabera, Autonomia Erkidegoko Administrazioak formalizatutako zorpetzea muga honekin igo ahal izango da: ekitaldiaren amaierako saldoak ezin izango du gainditu ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa 419.158.907 euro baino gehiago. 

Zorpetze-eragiketak eurotan edo beste edozein dibisatan egin ahal izango dira, interes-tasa finko edo aldakorrarekin. Era berean, 50 urteko gehieneko epea ezartzen da. Eta eragiketa horiek egin ahal izango dira, bai errendimendu esplizitu edo inplizituko baloreak zirkulazioan jartzea dakarten zor publikoko jaulkipenen bidez, eurotan edo beste edozein dibisatan, edozein formatu eta egituratan eginda, bai mailegu edo kredituko beste edozein eragiketa motaren bidez.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-02-02

    Mendebaldeko gizartearen eta zorpetzearen kontu horrek badirudi urte asko daramatzagula zorra handitzen, eta baliteke garai batean jasanezina izatea, hazkunde txikiagoa sortzen denean BPG baloratzeko modu gisa, hondakinen alderantzizko meatzaritza egiten ez den bitartean balorizazioa ateratzea eta lehengaien mende gaudenean.

  • Argazkia Xaver
    2023-02-02

    Esto de la sociedad occidental y el endeudamiento parece que llevamos muchos años aumentando la deuda puede que en un tiempo llegue a ser insostenible llegue a su límite cuando se genera un menor crecimiento como modo de valorar el PIB mientras no se realiza además minería inversa de los residuos sacar valorización y dependamos de materias primas tiene impacto extraer e importar.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko