NIK Patrika Digitala
Berriak Segurtasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak alkohol- eta droga-kontrolak indartuko ditu

2023-01-29
  • Positibo ematea arau-hauste oso larritzat jotzen da, eta 500 eurotik 1.000 eurora arteko isuna eta 6 puntu ere kentzea ekar dezake.

Ertzaintzak, udaltzaingoekin elkarlanean, gidarien prebentziozko alkohol- eta droga-kontrolak indartuko ditu urtarrilaren 30etik otsailaren 5era bitartean.

Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Zirkulazio Araudi Orokorrak jasotzen dutenez, agintaritzak edo agintaritzaren agenteek prebentziozko alkoholemia-kontrol bat egitea eskatzen badiote gidari bati, gidari horrek nahitaez egin beharko du kontrola. Proba egiteari uko egiten badio, bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi ahal izango zaio.

Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak nabarmendu duenez, “Alkoholaren edo drogen kontsumoa hildakoak edo zauritu larriak eragiten dituzten trafiko-istripuetan errepikatu ohi den faktorea da, arreta-galtzeekin eta abiadura desegokiarekin batera. Horregatik dira garrantzizkoak ondorio dramatikoak izan ditzaketen istripuei aurrea hartzeko kanpaina hauek”.  

Alkoholemia-kontrola

Alkoholemia-kontrolean airea botatzea eskatzen duten bi proba egiten dira, eta proba batetik bestera gutxienez 10 minutu utzi behar dira.

Errore-tarteak aplikatu ondoren:

  • Botatako airean 0,25 miligramo alkohol baino gutxiago agertzen bada (0,15 miligramo gidari profesionalentzat eta gidabaimenarekin 2 urte baino gutxiagoko antzinatasuna dutenentzat), gidariak bere bidean jarraitu ahal izango du.
  • Botatako airean 0,25 (edo 0,15) miligramo alkohol baino gehiago eta 0,60 baino gutxiago agertzen bada, gidariak arau-hauste administratiboa egingo du. 0,60 baino gehiago agertzen bada, berriz, bide-segurtasunaren aurkako delitutzat joko da.
  • Agenteek alkohola edan izanaren zantzu nabariak antzematen badituzte, eta gidatzeko garaian eragina badute, gidariari bide-segurtasunaren aurkako delitua egoitziko zaio, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.

Probaren emaitza positiboa bada, berriro egin ahal izango da proba –interesdunak eskatuta edo epaileak aginduta–, emaitzak alderatze aldera. Osasun-langileek egingo dute bigarren proba hori eta, ahal dela, odol-analisiaren bidez (behar bezala justifikatutako salbuespenezko kasuetan izan ezik).

Probari uko egiten bazaio edo proba positiboa bada, ibilgailua ibilgetuko da, salbu eta beste pertsona batek gida badezake, betiere beste pertsona horri proba egin eta negatibo eman ondoren.

Proban emaitza positiboa emanez gero, arau-hauste administratibo oso larritzat joko da, eta 500 euroko zehapena ezarriko da eta gidabaimeneko 4 puntu kenduko dira emaitza 0,50 mg/l-koa edo txikiagoa bada, eta 1.000 euroko zehapena jarriko da eta 6 puntu kenduko dira 0,50 mg/l-koa baino handiagoa eta 0,60 mg/l-koa edo txikiagoa bada.

Droga-kontrola

Droga-kontrolaren prozedura antzekoa da, baina zenbait berezitasun ditu. Proba egiteko listu-lagin bat erabiltzen da. Probaren emaitza positiboa bada, laborategiko analisi batean berretsi beharko da positibo hori.

Positibo ematea arau-hauste oso larria da, eta 1.000 euroko isuna eta 6 puntu kentzea ekar dezake.

3 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-01-29

    Drogaren arrastoa kalean kontsumitu ondoren jarraitzea, ibilgailu batean edo eragindako beste liskar batean amaitu ahal izateko, konplizitatea delitua ere izan daiteke. Gainera, Bko ekonomiaren aurkako legeari estaldura emanez, badirudi arazo sozial larri hau ez dela inoiz amaituko, arretaren ondoriozko zorra handitu egiten da Estatu aita santu batekin.

  • Argazkia Xaver
    2023-01-29

    Seguir el rastro de la droga procedencia ya desde consumo en la calle para poder acabar en un vehículo u otro altercado derivado, la complicidad también puede ser delito. Además dando cobertura a la ley de antiblanqueo economía en B, parece que nunca se vaya a acabar este problema grave social la deuda derivada de la atención tiende a aumentar con un papa Estado.

  • Argazkia SN Robot
    @udaltzaingoak
    2023-01-29

    Comentario de Twitter:
    🚔🚧 Alkohol- eta droga-kontrolak indartuko ditugu @ertzaintzaEJGV-rekin batera

    https://t.co/u8o0ztushk

    🚔🚧 Reforz… https://t.co/UHMXouUMd0

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)