Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: “PPk egiaz herrialdearen erantzukizuna bere gain hartzen badu, askatasun garai hau sendotzen lagunduko du”

2011.eko azaroak 30

Hala ere, PPk, batzuetan, esandakoaren “guztiz kontrakoa” egin izan duela gogorarazi du lehendakariak

Patxi Lopez lehendakaria ez da autonomia-erkidegoko hurrengo hauteskundeetan alderdi politikoek egin ditzaketen itunen beldur; are gehiago, horrelako itunak “normaltasunaren seinale” direla dio; “oso garrantzitsua da alderdi demokratikorik ez baztertzea”, erantsi du. Amaiurrek azaroaren 20ko hauteskundeetan izan dituen emaitzak balioetsi ditu, eta hauxe adierazi du: “Jada ez du balio euskal gizartearen aurrean zenbait idealismotan oinarrituta agertzeak”. Patxi Lopezek azaldu duenez, Amaiur bere gobernupean dauden erakundeetan zer-nolako kudeaketa-lana egiten ari den balioetsi behar dute orain herritarrek. Lopezek esan du ezker abertzalearen eta PSEren artean “alde izugarriak” daudela, baina ez du baztertu talde horrekin itunak egiteko aukera; izan ere, Lopezek azaldu duenez, "ez dira nahastu behar gai zehatz batzuetan lor daitezkeen adostasunak eta proiektuari buruzko gogoetak”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)