Tabako Kerik Gabeko Euskadi
Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak 2018-2019 EPEko azken azterketak egingo ditu asteburu honetan

2023-01-28
  • Eskainitako azken 6 lanbide-kategorietako hautaprobak eginda, 2018-2019 EPEko azterketak amaitzen dira

 

Guztira 3.499 pertsona deitu dira larunbat honetan, urtarrilak 28, eta igandean, urtarrilak 29, 2018-19 EPEko azken hautaprobetara. Asteburuan, 6 lanbide-kategoriatako probak egingo dira 63 plazatarako. Horien artean, nabarmentzekoak dira, deitutako pertsona-kopuruaren arabera, farmaziako laguntzaileen kategoriak (1.100 hautagai) eta sukaldariaren eta osasun-garraioko gidariaren kategoriak (913 eta 637, hurrenez hurren).

Plazen eskaintzari dagokionez, 23 plaza daude farmaziako laguntzaileen kategorian, 14 osasun-garraioko gidariaren kategorian eta 11 larrialdietako ibilgailuko gidariaren kategorian.

Azterketak larunbatean eta igandean izango dira, UPV/EHUko Elurreta eraikinean, Gasteizen.

Larunbatean, hilak 28, deitutako lanbide-kategorietatik lauren probak egingo dira, horietako bi 9:30ean, eta beste biak egunean zehar; zehazki, osasun-garraioko gidariarena 13:30ean izango da, eta larrialdietako ibilgailuko gidariarena 17:30ean. Igandean, hilak 29, 9:30ean, gainerako bi kategorietako probak egingo dira: farmaziako laguntzailearena eta prebentzio, segurtasun eta higieneko goi-mailako teknikariarena.

Asteburu honetan izango diren sei kategorietako azterketak egin ondoren, amaitutzat ematen dira EPE honi dagozkion hautaprobak. Osakidetzak hautaprobak amaitzen ditu, baina aurrera jarraitzen du prozesuarekin, eta orain etapa berri batera igaroko da, 2018-2019 EPE osorik ebazteko azken helburura hurbiltzeko.

 

2018-19 EPE. 2023KO URTARRILAREN 28KO ETA 29KO AZTERKETAK. ELURRETA ERAIKINA UPV/EHU (VITORIA-GASTEIZ)

 

Data, ordua, kategoriak, deitutako plazak eta deitutako pertsonak

 

Data

Ordua

Kategoria

Deitutako plazak

Deitutako pertsonak

2023/01/28

9:30

SUKALDARIA

7

913

2023/01/28

9:30

ELEKTROMEDIKUNTZAKO INSTALAZIOETAKO TEKNIKARIA

3

148

2023/01/28

13:30

OSASUN-GARRAIOKO GIDARIA

14

637

2023/01/28

17:30

LARRIALDIETAKO IBILGAILUKO GIDARIA

11

483

2023/01/29

9:30

FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA

23

1.100

2023/01/29

9:30

PREBENTZIO, SEGURTASUN ETA HIGIENEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

5

218

 

 

GUZTIZKOA

63

3.499

 

 

Informazio xehatua 2018/19 EPEko bigarren faseko kategoria bakoitzaren proben egunari, orduari eta lekuari buruz ondoko dokumentu honetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak