Berriak
Eu

Urgell Sailburuak Europar Batasuneko Ministroen Kontseilua parte hartu du

2011.eko azaroak 29

Halaber, Sailburuak topaketa bat izan du Kultura Ministroarekin eta Europako Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kirol Komisarioarekin

AAEEen izenean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu Blanca Urgellek esku hartu du EBko Ministroen Kontseiluak parte-hartze autonomikoari ireki dion lehenengo bileran, kirolaren alorrean

     Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu Blanca Urgellek Europar Batasuneko (EB) Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kirol Kontseiluaren kirol arloan esku hartu du, Bruselan egindako bileran. Hau izan da Autonomia Erkidegoen parte-hartzeari ireki zaion lehengo saioa; bertan, AAEEen izenean, Sailburuak euskaraz jardun du EBko 27 Estatuetako kirol Ministroen aurrean, AAEEen jarrera aurkeztuz eta kirolaren alorreko gobernantza ona defendatuz.

Kontseiluan egondako euskal ordezkaritzaren partaideak hauexek izan dira: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua, Blanca Uregll, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria, Patxi Mutiloa, eta Euskadiren EBko Ordezkaria, Marta Marín, talde teknikoarekin batera.

    Eusko Jaurlaritzako ordezkariak AAEEen jarrera aurkeztu du,   eta horren bidez haien parte-hartzea segurtatu du Kontseiluan, hots, Europar Batasuneko erabakitze-organo gorenean. Sailburuaren esku-hartzea Euskadiren 10.  parte-hartzea da AAEEen parte-hartzeari irekita 2005az geroztik egin diren Kontseiluetan. Jarrera bateratu hori lortzera zuzendutako koordinazio-lanean, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritza eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia aritu dira, azken horrek EBrentzat duen Ordezkaritzarekin batera.

    Euskaraz emandako hitzaldian, Sailburuak kirolaren gizarte eta giza dimentsioa defendatu du, eta kirolaren funtsezko balioetan oinarritutako kudeaketa ona aldarrikatu du, kirol jarduerak demokratiko, etiko, eraginkor eta arduratsuak izan daitezen.

Halaber, EBren eta eskualdeen rola errebindikatu du, kirol mugimenduari laguntzeko ekimenak bideratzeko, kudeaketa onaren aurkako ekintzak prebenitzera, kontrolatzera eta zigortzera zuzendutako gobernantza oneko praktiken inplementazioari begira. 

 

    Orobat, Sailburuak topaketa izan du Kultura Ministroarekin eta Europako Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Eleaniztasun Komisario Androulla Vassiliourekin. Topaketa EBko Kontseiluan izan da; bertan, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak EBko Kultura Politikarekin zerikusia duten gaur egungo gaiak jorratu ditu, eta Euskadi bisitatzera gonbidatu du Komisarioa, 2012ko lehenengo hiruhilekoan, beraren Sailaren lan alorrekin lotura duten hainbat ekimen ezagutzea xedetzat hartuta.

 

Euskadiren 10. parte-hartzea EBko Kontseiluetan

Autonomia Erkidegoekin zerikusia duten Gaien Konferentziak (CARCE) 2004ko abenduaren 9an hartu zituen akordioak aplikatuz, hau da, Autonomia Erkidegoek Kontseiluaren lan taldeetan parte hartzeari eta Autonomia Erkidegoek Europar Batasuneko Kontseiluaren Formazioetan izan beharreko ordezkapen sistemari buruz (BOE, 2005/03/16) hartutako akordioak aplikatuz, eta kirol sektorearen Konferentziak 2011ko urriaren 20an hartutako erabakiaren ostean, Euskadik EBko kirol Kontseiluan esku hartu du, AAEEen parte-hartzeari irekitako lehenengo kirol Kontseiluan.

Hau da Eusko Jaurlaritzako Sailburu bat EBko Kontseiluen bileretan izan den 10. aldia, Autonomia Erkidegoek EBko Kontseiluan parte-hartzeko eta ordezkatzeko sistemaren arabera; eta instituzio horretan euskaraz esku hartu den laugarren aldia, euskararen erabilerari Europar Batasunean 2005az geroztik arian-arian ireki zaizkion aukerekin bat etorriz.

Kontseiluaren baitan, parte-hartze eta ordezkapen autonomikorako sistemak aukera eskaintzen die AAEEei beren interesak defendatzeko eta Kontseiluaren negoziazio-prozesuan eragina izateko, jorratu beharreko gaien inguruko jarrera bateratua hartu baino lehen.

Jarrera bateratu hori lortzera zuzendutako koordinazio lanean, Euskadiri dagokionez, inplikatutako Sailek parte hartzen dute, eta baita Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak ere, EBrako duen Ordezkaritzarekin batera.

Gaur egun, EBko 5 ministro Kontseilu daude irekita AAEEen parte-hartzeari: Enplegua, Gizarte Politika, Osasungintza eta Kontsumitzaileak; Nekazaritza eta Arrantza; Ingurumena; Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kirola; eta Jokoak eta apustuak.

 

 

Iruzkin bat
  • @Lamsfus
    2011.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Basque Minister Urgell intervenes in the Council of Ministers of the European Union . http://t.co/ZVDrCXkq

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua, Blanca Uregll, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria, Patxi Mutiloa, Euskadiren EBko Ordezkaria, Marta Marín