Berriak
qrcode

URAk Gordexolako Galtzada auzoko Zubiete zubiaren egokitzapen hidraulikoa egiteko obraren proiektuaren idazketa lizitatu du

2023-01-26
  • Proiektua idazteko lizitazio-aurrekontua 138.545,00 €-koa da, BEZa barne, eta lanak egiteko epea zortzi hilabetekoa

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako  URA-Uraren Euskal Agentziak Gordexolako Galtzada auzoan dagoen Zubiete zubiaren egokitzapen hidraulikoa egiteko, obra-proiektuaren  idazketa-lizitazioa abiarazi berri du, ibaiaren funtzio hidraulikoa eta hustubide-ahalmena hobetzea xede.

Jarduketen bidez, Herrerias ibaiaren kalteak murriztea lortu ahi dira, zubi horren inguruan errepikatze-denbora ahalik eta handiena duten uholdeei ere aurre eginez, eta, betiere, urgorldi arrunteei babesa emanez.

Horretarako, egituran bertan jardutea proposatzen da, baita haren ertzetan eta ingurunean ere: konponbide onuragarrienak aukeratzea de helburuetako bat; hartara, ingurunean uholde-arriskua murrizteko.

Egungo egiturak 2 bao eta 18 metro inguruko argia ditu, ezkerraldean dagoen eraikinaren muturraren eta eskuinaldeko bidearen ondoan dagoen estribuaren artean neurtuta.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)