Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Oraindik gizonek emakumeek baino gutxiago laguntzen dute etxeko lanetan

2011.eko azaroak 29

Lana duten emakumeen erdiak 5 ordu edo denbora luzeago ematen ditu egunean seme-alabak zaintzen, landun bi gizonetik batek laguntzen du seme-alabak zaintzen bi ordu edo denbora laburragoan

Eustatek egindako Lana, Familia eta Norberaren Bizitza Uztartzeari buruzko Inkestaren arabera, lana duten emakumeen erdiak ordaindutako lan hori egiteaz gainera 5 ordu edo denbora luzeagoa ematen ditu egunean seme-alabak zaintzen. Landun gizonen erdiak baino pixka bat gehiagok -% 52,4- laguntzen du seme-alabak zaintzen; guztira 2 ordu edo denbora laburragoa ematen dute zeregin horretan. Hala ere, zazpitik batek –% 15,2k– emakumeek beste ardura hartzen du. Oro har, gizonek egunean 2,8 ordu ematen dituzte adingabeak zaintzen eta emakumeek 4,7 ordu. Euskal AEko landunen artean, bestalde, etxeko lanen banaketa are ezberdinagoa da gizonen eta emakumeen artean: hamar gizonetik bederatzik –% 92,2k– 2 ordu edo denbora laburragoa ematen dute lan horietan, baina emakumeen heren batek –% 34,1ek– 3 ordu edo denbora luzeagoa ematen du.

Halaber, besteren laguntza behar duten senideak zaintzeari dagokionez, lana duten emakumeen % 61,2k 3 ordu edo denbora luzeagoa ematen dute egunean zaintza-lan horietan; baina ehuneko hori % 26,7ra jaisten da gizonezkoen kasuan. Bakoitzak bere gain hartutako zereginen arteko aldeak norberaren bizitzarako, aisiarako edo trebakuntzarako duen denborarekiko gogobetetze mailan du eragina; izan ere, emakumeen laurdenak –% 23,9k– denbora horrekin pozik ez dagoela adierazi du, baina bost gizonetik batek –% 18,4k– bakarrik esan du gauza bera. Gogobetetze maila hain eskasa familia eratzen ari direnen adinaren inguruan ematen da, hau da, 35 eta 44 urte bitartean; adin horretatik gora, aldiz, gogobetetzea hobetuz doa.

Eustat-ek egindako lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeari buruzko inkestaren datuak dira. Inkesta Javier Forcada Eustat-eko zuzendariak aurkeztu du, gaur goizean Lakuan (Gazteiz).

Eginkizunen banaketa ezberdin horren ondorio da, gainera, landun emakumeen ehuneko handi bat (bostetik bat baino gehiago) batere pozik ez egotea ezkontideak edo bikotekideak etxeko lanak egiten ematen duen laguntzarekin. Lana duten gizon gehienak –% 85,1–, ordea, oso pozik daude bikotekideak etxean egindako lanarekin.

Hori gorabehera, azpimarratzekoa da emakume landunak gizonak baino dexente pozago daudela seme-alaben zaintzarekin -% 71eko gogobetetasun handia- eta besteren laguntza behar duten pertsonen zaintzarekin -% 66,2koa-; gizonen kasuan % 61,6 eta % 51,9 dira, hurrenez hurren, aipatu ehunekoak.

Euskal AEko 3 pertsona landunetik baten esanetan, zailtasun handiak ditu lana eta besteren laguntza behar duten pertsonen zainketa uztartzeko.

Euskal AEko pertsona landunen heren batek baino gehiagok -% 35,1ek- esan du zailtasun handiak dituela lana eta besteren laguntza behar duten pertsonen zainketa uztartzeko. Zailtasun handia dute lan egiten duten pertsonen % 29,6k seme-alabak zaindu behar dituztenean ere. Halaber, landunen bosten baten esanetan, ordaindutako lanean ematen duten denboraren ondorioz oso zaila da haientzat etxeko lanak egitea; lautik batek –% 24,4k– esan du aisiaz edo trebakuntza bezalako beste jarduera pertsonal batez gozatzeko zailtasun handiak dituela.

Enplegatzaileek eta autonomoek gainerako landunek baino zailtasun dexente gehiago dute norberaren bizitza eta familia uztartzeko. Hain zuzen, enplegatzaileen % 37,7k eta autonomoen % 43,7k esan dute zailtasun handiak dituztela adingabeko seme-alabei arreta emateko; eta gutxi gorabehera heren batek esan du zailtasun handiak dituela jarduera pertsonaletan aritzeko edo etxeko lanetan laguntzeko.

Orokorrean, Euskal AEko landunen ordaindutako lana eta norberaren bizitza eta familia uztartzeko zailtasun maila 3,3, puntukoa da (gehienez 10ekoa izanik; eta 10 puntu izango lituzke uztartzeko bat ere aukerarik ez duen pertsonak). Bizkaia batez bestekoan dago, Arabak du zailtasun txikiena (2,1 puntu) eta Gipuzkoak zailtasun handiena (3,8 puntu).

Informazio gehiago : www.eustat.es

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Forcada