Eman odola!
qrcode

Diru-sarrerak Bermatzeko Lege berriak errefuxiatuei lehen aldiz estaldura ematen diela gogorarazi du Mendia Lehendakariordeak

2023-01-29
  • Lanbideren ekimen aitzindari bati esker, 603 errefuxiatu ukrainarrek, gehienak emakumeak, prestakuntza jaso ahal izan dute egonaldian

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak gaur goizean gogorarazi duenez, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege berriak lehen aldiz emango die babesa asilo politikoa eskatu duten errefuxiatuei, bai errentaz baliatzeko, bai gizarteratzeko eta laneratzeko prozedurez baliatzeko.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Mendiak Migrazio Ministerioak Gasteizen irekitzea aurreikusten duen zentroari buruzko polemika izan du hizpide, eta adierazi du gai horri Gobernu Kontseiluan heldu zaion lehen aldia eta bakarra astearte honetan izan dela, eta ondorioztatu du kide guztiak bat datozela Gobernu programak adierazten duenarekin eta Espainiakoarekin lankidetzan aritzeko beharrarekin, azken horrek baititu eskumenak.

Hala eta guztiz ere, lege berriak ildo horretan dakartzan berrikuntzez gain, Ukrainan gerra hasi zenean Lanbide zerbitzu publikoa bultzatu zuen programaren berri eman du. Programa hori Lan Ministerioak onartu zuen, Euskadin egon ziren bitartean pertsona horiek enplegu-eskatzaile gisa inskribatu ahal izateko. Ekimen horri esker, 603 errefuxiatuk prestakuntza jasotzen jarraitu dute, gehienak emakumeak.

Enpleguaren bilakaerari dagokionez, Lehendakariordeak adierazi du motelaldiak ez duela esan nahi etorkizuna txarra denik, eta konfiantzazko mezua helarazi du, enpresek kontratatzeko proiektuak dituztelako eta gobernuak adi daudelako enpresak, langileak eta familiak babesteko.

Idoia Mendiak, halaber, Enpleguren Legearen helburu nagusiak azaldu ditu, administrazio eta eragile ekonomiko guztiak hobeto koordinatzeko aukera emango baitu, eta politika aktiboetarako eskubide berria txertatuko duela nabarmendu du, Lanbide zerbitzu publikoak birkualifikazioko ibilbide pertsonalizatua doan eskain dezan.

Azkenik, eta Bizkaiko Metalaren sektoreko gatazkari dagokionez, Lan eta Enplegu arduradunak ez du Sailaren bitartekaritza-prozesuari buruzko inolako zehaztapenik egin nahi izan, baina negoziazioek beti tirantekeriak sortzen badituzte ere, akordio batera iritsiko direla berretsi du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak