Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzak Espainiako Gobernuan izan diren ministro eta goi kargudun euskaldunei harrera egingo die.

2011.eko azaroak 30

'Espainiako Gobernuan euskaldun entzutetsuak izatea ona da bai Espainiarentzat bai Euskadirentzat. Horien profesionaltasun eta irmotasunak, zerbitzu publikoarekiko ardurak eta bokazioak Euskadiri duintasuna ematen dioten eredu izan baitira '.

IX. Legegintzaldia bukatu dela eta, Irune Aguirrezabal Quijera Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkariak ekitaldi bat antolatu du Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen Ordezkaritzan eta ekitaldi horretan, Manuel Salinero Feijoo Lehendakaritzako idazkari nagusiarekin batera harrera egingo die Estatuko administrazio orokorreko ministerio, agentzia eta erakunde autonomoetan izan diren goi kargudunei.

Harrera ekitaldiaren helburua da legegintzaldi honetan goi kargudun euskaldunek egin duten lana gorestea. Ekitaldian Lehendakaritzako idazkari nagusiak eta Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkariak ez ezik hiru euskal ministroak ere hitz egongo dute Ramón Jáureguik, Angel Gabilondok eta Cristina Garmendiak.

Irune Aguirrezabal Madrilgo ordezkariarentzat, "krisi ekonomikoan murgildurik gaudela eta benetako mundu globalizatu eta lehiakor honetan gure etorkizuna jokoan dugunean, uste dut Euskadi sustatu eta indartu behar dugula; eta horretarako tartean euskaldunak badaude, hobeto '.

Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzan izan den ekitaldira gonbidatuak izan dira hiru ministroez eta Espainiako gobernuan izan diren goi kargudun euskal talde handiaz gain, besteak beste, enpresaburuak, ministro ohiak, diputatu eta senatariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Irune Aguirrezabal Quijera, Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaria eta Manuel Salinero Feijoo, Lehendakaritzako Idazkari Nagusia