Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Anboto mendilerroan ez atzera ez aurrera gelditu diren bi mendizale erreskatatu dituzte
Bi pertsona erreskatatu behar izan dituzte Urkiolako Parke Naturalean eguraldi txarraren ondorioz. Mendizaleak oinez igo dira Elgoin tontorrera, baina jaisten hasi direnean izotzetan harrapatuta geratu dira, eta Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideek erreskatatu behar izan dituzte.
Abisua atzo, larunbata, arratsaldeko laurak aldera jaso zen, bi mendizale Anboton, eguraldi txarraren ondorioz, harrapatuta zeudela esanez. Urkiolako Parke Naturalean oinez Elgoin mendiaren hegoaldetik igo ondoren, ezin izan ziren jaitsi, bidea izoztuta baitzegoen.
Lekura suhiltzaileak eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko baliabideak igo ziren, eta, azkenean, hauek iritsi ziren bi gizonak zeuden lekura eta toki seguru batera jaitsi ahal izan zituzten.
Bi mendizaleak, 21 urtekoak, onik, osasun-baldintza onetan, zeuden.