Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Klusterretan eta berrikuntzan munduko aditu handienak biltzen dituen batzarrera bertaratuko da Eusko Jaurlaritza eta Orkestra

2011.eko azaroak 28

Industria Sailak eta Lehiakortasunerako Euskal Institutuak Orkestrarekin lankidetzan, lehiakortasunari buruzko 'euskal kasua' aurkeztuko dute Zeelanda Berrian The Competitiveness Institute (TCI) erakundearen 14. Urteko Konferentzian.

100 herrialdetako 3.000 aditu lotzen ditu ekitaldiak.

Eusko Jaurlaritza eta Lehiakortasunerako Euskal Insitutua Zeelanda Berrian izango dira aste honetan The Competitiveness Institute (TCI) erakundearen 14. Urteko Konferentzian, klusterretan eta berrikuntzan munduko aditu handienak biltzen dituen biltzarrean.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Plangintza eta Estrategiako zuzendari Inmaculada Freije Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren ordezkariekin batera, erakundeko zuzendari orokorra José Luis Curbelo buru dela, bertaratuko da 2010-2013 aldiko Enpresa Lehiakortasuneko Planak planteaturiko espezializazio inteligenteko estrategia aurkezteko.

Aste osoan zehar, klusterren eta berrikuntzaren alorrean munduko autoritate gorenak hartzeko pribilegioa izango du Zeelanda Berriak. TCI erakundeak urtean lau konferentzia egiten ditu, Europan, Asian, Latinoamerikan eta Afrikan, eta konferentzia global bat, orain izango dena.

100 herrialdetako 3.000 aditu lotzen ditu sareak. 409 kide aktibok osatzen dute, nazioko eta eskualdeko agentziak, kluster-elkarteak, erakunde akademikoak eta beste konpainia batzuk barne. 900 aditu bildu dituzte aurten sarearen konferentziek.

Klusterren, lurralde-lehiakortasunaren eta berrikuntzari eman beharreko laguntzaren garapen-praktikan aurrerabidea sortzeko foro bihurtzea da klusterren sare garrantzitsuenen munduko sare horren helburua, profesional eta ikertzaileentzat TCI komunitatean elkargune izateaz gain. Azken ideiak aztertzeko eta klusterren eta lehiakortasunaren alorrean profesional eta analistentzako etorkizuneko erronkak eztabaidatzeko gunea izan nahi du.

Aste honetako ekitaldia aukera paregabea da klusterren politiken arduradunek eta akademikoek aurrera egin dezaten planteatzen diren erronketan, baita zenbait gairi buruzko ikuspegi praktikoei buruz eztabaidatzeko ere, hala nola turismo iraunkorreko sektorearen lehiakortasuna, IKT sektoreak, bio eta nano, espezializazio inteligentea, kudeaketa-taldeak, jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa, sormena eta lankidetza, lidertza, ebaluazioa eta benchmarkinga, eta abar.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 28a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)