Hauteskundeak 2024
qrcode

Gaur amaituko dira egun profesionalak Fiturren eta jendeari irekitako jardunaldiei hasiera emango zaie

2023-01-20
  • Euskadiko standa Fitur azokako onena izendatu dute
  • Euskadiko pabiloian 320 bilera profesional baino gehiago egin dira, aurreko edizioan baino % 57 gehiago

 

Gaur amaituko dira egun profesionalak 2023ko Fitur Azoka honetan. Euskadiko pabilioiaren instalazioak aprobetxatu dituen destinoen eta baliabideen 27 aurkezpenekin eta presentzia profesional oparoarekin 110 enpresa baino gehiago bildu dira, eta 320 topaketa baino gehiago izan dituzte. Zifra horiek aurreko edizioan baino % 57 gehiago dira, eta horrek bermatzen du turismo-sektoreak Euskadin bizi izan duen susperraldia.

Gaur, gainera, Euskadiko standari Fitur pabiloi onenaren saria eman diote. Javier Hurtado sailburuaren hitzetan, albiste bikaina da Euskadirentzat, 2022an Erkidego liderra izan baita turismoa suspertzen, sektoreak egindako lan handiari eta turismo-eredu iraunkorraren aldeko gure apustu sendoari esker.

Hiru egun horietan hiru lurraldeetako aurkezpenak, hiriburuak eta udalerri eta eskualde ugari izan dira. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko arduradunek, Javier Hurtado sailburua buru zutela, hainbat bilera instituzional izan dituzte Industria, Merkataritza eta Turismoko ministroarekin, Turismoko Estatu Idazkariarekin, beste autonomia-erkidego batzuetako Turismoko lehendakari eta sailburuekin, Espainiako Turismo Bulegoetako ordezkariekin eta beste bilera askorekin. Euskadiko turismoaren arduradunak Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezekin ere topo egin du, eta harekin turismo jasangarria eta erresilientea bultzatzeko helburua partekatu du.

Gaurko aurkezpenei dagokienez, Cristina Gonzalez Foru Aldundiko tenientearen eskutik jakin da "Experiencias Top de Álava" produktua. Proposamen horrek 48 orrialdeko argitalpen batean du izena, eta Araban bizitzeko eta sentitzeko 100 esperientzia berezi baino gehiago jartzen ditu bidaiarien eskura. Bere sarrerak deskribatzen duen bezala, Araba bisitatzea baino gauza hoberik ez dago, bizi! magiaz betetako eszenatokien bidez, paisaien zaporea eta jakinduria duten gourmet produktuen bidez, aparteko begiratokien bidez edo oso ekitaldi berezien bidez. Gida honek Gasteizen eta Arabako eskualde guztietan esperientziak bizitzea proposatzen du, eta plan klasikoak biltzen ditu, baina baita sekretuak deitzen ditugun planak ere, arabar askorentzat ezezagunak direnak.

Tolosak, bere aldetik, herriko azoka gastronomikoen egutegi berria aurkeztu du. Txuleta, Babarruna, Goxua, Mikologia, Sagardo Fest eta, aurten, esnekiei bakarrik eskainitako azoka ere izango da.

Santurtzik Serantes mendiak eskaintzen dituen baliabide turistikoetarako ibilbidearekin itxi du jardunaldia. Larunbatetan, Kantauriko kostaldearen gaineko talaia natural honek Seranteseko biodibertsitate askotarikoa ezagutzeko bisitak eskaintzen ditu. Igandeak dira aurreko garaietara itzultzeko data seinalatua, eta bertatik bertara ezagutzeko eraikin enblematiko horien jatorria eta zaharberritzea, hala nola Gotorlekua eta Dorrea, Serantesen gailurra dotore koroatuz.

Aurretik 2 egun geratzen dira publikoarentzat. Ardo eta txakolin dastaketak, pintxo pote solidarioa, danborrada, ikuskizunak eta informazio guztia izango dugu 2023rako Euskadiren eskaintza askotarikoaren inguruan.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak