Nola zaindu diabetesa
Berriak Segurtasuna
qrcode

Euskadiko suteak prebenitzeko, itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuen Lege-Aurreproiektua. Jendaurrean jartzeko izapidea. Ondorioak

2023-01-19

Otsailaren 15etik martxoaren 14ra arte irekita egon den Euskadiko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Lege-aurreproiektuaren jendaurreko informazio-izapidea amaituta, Segurtasun Sailak prozesuan parte hartu izana eskertu nahi die beren ekarpenak eta iruzkinak xede horretarako ezarri diren bideen bidez helarazi dituzten pertsona eta erakunde guztiei.

Lege honen bidez, prebentzio-, su-itzalketa- eta salbamendu-zerbitzuen garrantzi soziala nabarmendu nahi da, bai eta haien eginkizunak eta antolamendua eguneratu ere. Horretarako, lege-mailako araudi propioa emango zaie, zerbitzuen titular diren administrazioen autonomiari kalterik egin gabe, lurralde osoan zerbitzua ematea bermatuko duen, zerbitzu horiek elkarren artean eta beste zerbitzu batzuekin batera eta modu koordinatuan jardutea ahalbidetuko duten mekanismoak aurreikusiko dituen eta lege-erreserbaren mende dauden langileei aplikatu beharreko araubidearen berezitasunak aintzat hartuko dituen ereduari aurre egiteko.

Arau horren bidez, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuak lege propio batean arautuko lirateke, eta ez partzialki larrialdiak kudeatzeko legea bezalako arau orokor batean. Izan ere, larrialdi-egoeretan esku hartzeko funtsezko zerbitzu guztien arau horretan suhiltzaileei dagokiena baino ez da arautzen, eta gainerako zerbitzuek beren araudi propioa dute: polizia, osasuna, eta abar.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, lege-aurreproiektua jendaurrean jarri da izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta gehien parte har dezaten bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian argitaratu da.

Horretarako ezarritako epea igaro eta lehen aipatutako izapidearen emaitza baloratu ondoren, lege-proiektua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta testua prestatuko da, eta Saileko sailburuak onartu beharko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan