Elkarlan Sariak
Berriak Segurtasuna
qrcode

Euskadiko Zibersegurtasun Agentziaren lege-aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2023-01-19

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eskerrak eman ditu Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren lege-aurreproiektua egin aurreko kontsulta publikoaren izapidean egindako ekarpenengatik.

Lege honen bidez, Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia sortu nahi da, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, nortasun juridikoarekin, dauden baliabideak, gaitasunak eta ekimenak koordinatu ahal izateko eta ingurune globalak eskatzen duen zibersegurtasunaren heldutasun-maila handitzeko. Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia sortuta eta abian jarrita, Eusko Jaurlaritzak beharrezko tresnak eta baliabideak izango dituela bermatzen da, informazioaren egungo gizartean zibersegurtasunaren arloan planteatzen diren mehatxuei eta arriskuei aurre egiteko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, lege-aurreproiektua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da, Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-oholaren eta Gobernu Irekiaren atariaren bidez (Irekia). Bertan, etorkizuneko arauak eragin diezaiekeen pertsona eta erakunde adierazgarrienen iritzia jaso da.

Horretarako ezarritako epea igarotakoan, gertatu diren 5 elkarreraginak kontuan hartuta eta lehen aipatutako izapideen emaitza baloratuta, araua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta Saileko sailburuak aldez aurretik onartu beharko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan