Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadi apoya la presencia de las tres capitales en la principal feria mundial de la industria turística de eventos y congresos en Barcelona

2011.eko azaroak 28

Bartzelonan izango den ekitaldi eta kongresuen industria turistikoaren mundu mailako azoka nagusian hiru hiriburuen presentzia babestu du Euskadik

  • - EITBM azoka azaroaren 29tik abenduaren 1 arte egingo da.
  • - Hiru hiriburuekin batera, Euskadiko 27 enpresaburu izango dira bertan.
  •  Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, hiru euskal hiriburuen eta 27 enpresabururen presentzia babestuko du ekitaldi eta topaketen sektore turistikoaren azoka garrantzitsuenean.

14.000 profesional bilduko dira hiru egunetan berrikuntzak eta ezagutzak partekatzeko. Negozioak ere funtsezko alderdia dira ekitaldi honetan, hain zuzen ere iaz 40 milioi euro sortu zituen gutxi gorabehera, eta horri esker, urteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat izan zen EITBM. Horregatik guztiagatik, Basquetourrek Bilbo, Donostia eta Gasteiz enpresaburuekin batera azoka horretan izatea babestuko du, haien nazioarteko proiekzioa handitzeko.

2011n MICE (bilerak eta ekitaldiak) produktu turistikoaren garapen eta

kudeaketarako ikerketa egin da Euskadin, eta bertan sektoreari laguntzeko jarduera-ildo batzuk ezarri dira; horiek Basqeutourren produktuaren arloan garatuko dira. Horrekin convention bureaux-ei babesa eman nahi zaie egiten duten jardueran, eta hiriburuen nazioarteko posizionamendua hobetu nahi da, baita enpresena ere, lurralde osorako pizgarrien segmentuan modu koordinatuan lan eginez.

Bestalde, azpiegiturei, leku bereziei eta neurri ertain eta txikiko bilerak egiteko jarduerei balioa emateko eskualdeei babesa eman nahi zaie, eta turismoa urte garaien araberakoa izan ez dadin tresna gakoa izatea lortu nahi da.

Hori guztia kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak sektore horren alde egindako apustuak Euskadi bilerak eta pizgarriak egiteko turismogune garrantzitsu izan dadin bultzatzen du.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Zorilla, sailburuordea