Pirinioetako Lan Elkarteak Pirinioetako mugan gertatzen diren eta egunero milaka pertsonari eragiten dieten arazoak azpimarratu ditu
- Gaur Bartzelonan egingo den Frantziako eta Espainiako goi-bileraren baitan, Pirinioetako mugan partekatutako arazoei irtenbide bateratuak bilatzea aldarrikatu du PLEk
- Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) mugaz gaindiko partzuergoa da, eta lurraldea garatzeko eta bertako biztanleen bizitza hobetzeko egiten du lan.
- Pirinioetako zazpi lurralde mugakidek osatzen dute PLE / CTP: Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Katalunia, Akitania Berria, Okzitania eta Andorra.
Adierazpen horretan aldarrikatzen dira, besteak beste:
- Frantziako agintariek 2021eko urtarriletik blokeatuta dituzten mugako pasabideak ireki beharra. Aldarrikapen horren aldekoak dira, zeharo, mugaz haraindiko guneko eragileak, inplikatuta baitaude eta ondo baitakite beharrezkoa dela mugaz haraindiko herritartasun erabat integratu baten eraketan sakontzen jarraitzea.
- Mugaz Gaindiko Lankidetzako Europako Mekanismoa (ECBM) zehaztu eta aplikatzeko premia saihestezina, Pirinioez gaindiko lurraldeak aurre egin beharreko lege- eta administrazio-oztopoak konpontzeko lagungarria izango den baliabide gisa. Nola Espainiako eta Frantziako estatuei hala Europako Batzordeari bide hori jarraitzeko eskatzen zaie, eta adostasuna lortzen saiatzeko.
- Babestea, batetik, energia-horniduraren jatorriak dibertsifikatzen lagunduko duten Pirinioez gaindiko azpiegituren garapena, eta bestetik, energia-iturri berriztagarrien bidez (hidrogeno berdea eta biometanoa, esate baterako) deskarbonizazioa sustatzea. Gainera, Osoko Bilkurak eskualdeak eta autonomia-erkidegoak erabakiak hartzeko prozesuetan sar daitezela eskatzen du.
- Pirinioez gaindiko lankidetza-protokolo bat bultzatzeko bere konpromisoa, hidrogeno berriztagarria sustatzeko, hidrogenoaren ekonomia hedatzeko mugaz gaindiko espazio bat sortze aldera, lurraldeen posizionamendua indartuta eta Estatuko eta Europako estrategietan ezarritako deskarbonizazio-helburuak lortzeko aukera emanda.
PLEko kideek uste dute Espainiako eta Frantziako gobernuen arteko bilera aukera bikaina dela gai horien inguruan bi estatuen arteko harremanak sendotzeko, eta adierazi dute prest daudela, bakoitzak bere eskumenetik, Pirinioetako lurraldeen lehentasunetan aurrera egiteko eztabaidan eta lankidetzan aritzen laguntzeko.
Garapen bateratu eta jasangarri baten alde elkarrekin
Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) nazioarteko partzuergoa da, Pirinioetako mendigunea garatzen laguntzeko helburu nagusia duena, haren erronkak kontuan hartuta, haren aberastasunak zainduz eta lurraldeen arteko lankidetza sustatuz, bereziki, bere lurraldeetako biztanleen bizitza hobetzeko mugaz gaindiko lankidetza.
PLEko kideak Pirinioetako lurraldeak dira: Akitania Berria, Okzitania, Katalunia, Aragoi, Nafarroa, Euskadi eta Andorrako Printzerria.
PLE 1983an sortu zen, Europako Kontseiluak lagunduta. Europako Kontseiluak Pirinioetako eremua mugaz gaindiko lankidetza-egituraz hornitu nahi du, Europako beste muga batzuetan daudenen antzera.
2005ean, PLE partzuergo bihurtu zen, Espainiako zuzenbide publikoari lotutako erakunde juridiko, eta beste bultzada bat eman zion esku-hartzeari dagokionez, batez ere funtsen kudeaketaren eta Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027), POCTEFA 2014-2020 eta POCTEFA 2007-2013 programen esparruan
-
2023-01-22
Zenbat eta hobeto hauteman intrusioan nahi ez dena igarotzeko mugak, orduan eta gehiago ez zen jatorriz atera behar, hala nola hondakin desberdinak kontrolik gabeko puntuetan amaitzen diren, orduan eta ezusteko gutxiago ditugu eragindako hainbat eta eragin eratorrik esku hartzea eskatzen dute, eta defizit publikoa handitu ahal izango da denboran zehar beste erantzukizun batzuk esleitzen ez direnean.
-
2023-01-22
Cuanta mejor detección en intrusión fronteras de paso de lo no deseado, no debió de salir de origen como puedan ser incluso distintos residuos acaben en puntos de descontrol, menos sorpresas tenemos distintas afecciones derivadas requieren intervención pudiendo aumentar el déficit público cuando no se asignen otras responsabilidades en el tiempo.