Hauteskundeak 2024
Berriak Segurtasuna
qrcode

Josu Erkoreka: "Gaur arratsaldean elurra egingo du berriro, baina elurraren arriskua desagertu egingo da bihartik aurrera, euriari, kazkabarrari eta elur-urtzeari paso emanez"

2023-01-18

Josu Erkoreka Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua Euskadiko Neguko Bidezaintza Planaren jarraipen-bileraren buru izan da gaur goizean. Bertan, euskal erakunde guztiak bildu dira elur-denboraleak euskal errepide-sarean duen eragina aztertzeko eta datozen egunetarako eguraldiaren aurreikuspena ebaluatzeko.

Txurdinagako Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan egindako bileran, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Segurtasuneko sailburuorde Rodrigo Gartzia, Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuera, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari Ricardo Ituarte eta Ertzaintzako zuzendari Victoria Landa ere izan dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak