qrcode

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak prozesu bat hasi du Tratu-berdintasunerako eta Diskriminaziorik Ezerako Euskal Legea idazteko ekarpenak jasotzeko

2023-01-18
  • Eragile instituzional eta sozialekin harremanetan jartzen da, erronkak, aukerak, ahalmenak eta mugak identifikatzeko
  • Artolazabal sailburuak nabarmendu duenez, “euskal herritarrei lege-esparru propioa eta berariazkoa eman nahi diegu, baldintza berberetan, banakako eta taldeko proiektuak garatzeko”

 

Bilbao, 2023/01/18

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak parte hartzeko prozesu bat jarri du abian gaur, lan-jardunaldi baten bidez, indarrean dagoen legegintzaldian sustatuko den tratu berdintasunerako eta Diskriminaziorik Ezerako Euskal Legearen edukiaren inguruko erronkak, aukerak, ahalmenak eta mugak identifikatzeko.

“Euskadiri, euskal herritarrei eta, bereziki, diskriminazio-egoera historikoei eta egiturazkoei aurre egiten dieten pertsonei eta gizarte-taldeei lege-esparru propioa eta berariazkoa eman nahi diegu, beren proiektu indibidualak eta kolektiboak baldintza berdinetan garatzeko”, azaldu du Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak.

Artolazabalek adierazi duenez, “gaur bide hori formalki hasi, eta antzeko prozesuetan urratsak egin dituztenengandik entzuten, egiaztatzen eta ikasten hasiko dugu”. Izan ere, hainbat eragilek hartu dute parte jardunaldian, bai erakundeek, bai gizarte entitateen ordezkariek, batez ere, diskriminazio edo tratu desberdina pairatzen duten kolektiboek.

Besteak beste, honako hauek izan dira bileran: José Antonio Rodríguez Ranz, Giza Eskubideen, Memoriaren eta Lankidetzaren sailburuordea; Monika Hernando, Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendaria; Biltzen – Kulturen arteko Integrazioaren eta Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuko ordezkariak; udalen eta foru aldundien ordezkaritzak; zenbait ordezkari parlamentario; eta era askotako erakundeak, hala nola desgaitasuna, LGTBI kolektiboa, immigrazioa, Ijitoen Herria, besteak beste.

Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak Udaberri 2024 Bizikidetzarako, Giza Eskubideetarako eta Aniztasunerako Euskal Agenda betez, Tratu Berdintasunerako eta Diskriminaziorik Ezerako Lege berri bat idazteko Eusko Jaurlaritzak eman nahi dion bultzadaren barruan kokatzen da topaketa hau.

Bilboko Azkuna Zentroko Bastida aretoan egin da ekitaldia, eta hainbat adituk hartu dute parte: Imanol Zubero, Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologiako irakaslea; Marina Echebarría Sáenz, Valladolideko Unibertsitateko merkataritza-zuzenbideko katedraduna eta LGBTI ekintzailea; edo Mireia Mata i Solsona Kataluniako Generalitateko Berdintasunerako zuzendari nagusia; besteak beste, Katalunian tratu-berdintasunari eta Diskriminazio Ezari buruzko Legea egiteko legegintza-prozesua eta bildutako esperientzia azaldu ditu.

3 iruzkin
  • Argazkia Oscar Vizarraga Muñoz
    2023-01-19

    Me parece bien que se mencione los expertos invitados y su condición o lo que aportan de parte de cada una de las miradas que se suponen representadas en la futura Ley de Igualdad de Trato y no discriminación de la que nos pretendemos dotar el Pais Vasco, pero una vez más se ha olvidado mencionar al experto que aportará la visión sobre la situación del pueblo gitano y el antiGitanismo existente que debemos combatir; se trata del Licenciado en Derecho y gitano asturiano , Bernabé Heredia Montoya, quién se incluye entre los expertos a propuesta de la asociación gitana KALE DOR KAYIKO. confiamos que su presencia y participación en estas sesiones sirvan para, de una vez por todas, se tengan en cuenta nuestras especificidades, aunque MAL empezamos omitiendo su participación a la primera de cambio. Salud y Libertad para todos y todas.

  • Argazkia Xaver
    2023-01-18

    Laguntasuna eta ezagutza transmititzea falta zaien lanpostuetan pertsonak ezinbestekoak badira ere lehentasunik eman gabe, gogoan dut duela urte batzuk tailer batean paper bat lurrera bota zela, propio, ikasten zuenarentzat, pertsona horren aurrean bi langile barrez egongo balira bezala, edo langileari sagu-burua baino lehoi-buztana izatea hobe dela esatea.

  • Argazkia Xaver
    2023-01-18

    Sin dar preferencia personas fuesen de imprescindibles en puestos de trabajo con amiguismo y falta transmisión conocimiento, me acuerdo hace años en un taller se tiró un papel al suelo a propósito para quien aprende lo recogiese, delante de esta persona en conveniencia 2 personas trabajadoras como si de risa se tratase, o decir jefatura que más vale ser cola de león que cabeza de ratón a la persona trabajadora.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak