Zeinu hizkuntzaren eguna
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Jaurlaritzak 1,2 milioi eurorekin finantzatuko du I+G-ko zeharkako trakzio proiektu kolaboratiboen diseinua (Gobernu Bilera 2023-01-17)

2023-01-17
  • Gobernu Kontseiluak Zahartze Osasuntsuaren, Mugikortasun Elektrikoaren eta Ekonomia Zirkularraren arloko Trakzio Proiektuetarako laguntza-programaren 2023ko deialdia onartu du
  • Trakzio proiektuak erakunde eskatzaileek aurkeztutako proiektuen integrazioaren emaitza izan daitezke 

Gobernu Kontseiluak, 2023ko ekitaldirako, Ikerketa eta Garapeneko Zeharkako trakzio proiektu kolaboratiboak diseinatzeko laguntza-programaren deialdia onartu du, Euskadi 2030 ZTBPren Zeharkako Trakzio Ekimenen esparruan. 

Deialdiko laguntzak finantzatzeko 1.200.000 euro bideratuko dira, Lehendakaritzako Berrikuntza Funtsetik, eta kopuru hori zati berdinetan banatuko da zeharkako trakzio ekimenei dagozkien eta diruz lagunduko diren hiru lerroen artean:

  • Zahartze Osasuntsua: 400.000 euro.
  • Mugikortasun Elektrikoa: 400.000 euro.
  • Ekonomia Zirkularra: 400.000 euro. 

Berritasun gisa, laguntzak, Trakzio proiektuak diseinatzeko fasea bakarrik finantzatzera bideratuta daude, eta, gainera, aurkezten diren hainbat eskabide integratzearen emaitza izan daitezke. 

Laguntzak gehienez ere 25.000 eurokoak izango dira eskaera bakoitzeko, eta mota horretako proiektuak gidatzeko gaitasuna duten erakundeei zuzenduko zaizkie, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile zientifiko-teknologikoak, klusterren antolakunde dinamizatzaileak, enpresak, elkarte edo fundazio gisa eratutako irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta erakunde eta sozietate publikoak barne. 

Ebaluatu ahal izateko eta dirulaguntza jaso ahal izateko, aurkezten diren proiektuek gutxieneko baldintza batzuk bete beharko dituzte beren gaikako irismenari, guztizko aurrekontuari eta partehartzen duten erakundeen gutxieneko kopuruari dagokienez, laguntza programak arautzen duen urriaren 11-ko 118/2022ko dekretuan agertzen den bezala. 

Eskabideak aurkezteko epea deialdiaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 2023ko apirilaren 21ean amaituz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko