Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Jon Azkuek, egindako lana azpimarratzeaz gain, saregileen lan profesionala aintzat hartzearen eta duintzearen alde egin du

2011-11-27

Getaria (Gipuzkoa), azaroak 26.- Arrantza eta Elikagai Industrietako sailburuordeak, Jon Azkuek, Eusko Jaurlaritzaren “konpromezua” azpimarratu du “Neskatila eta saregileen lan baldintzak duintzeko” eta berretsi du “langile talde horrek egiten duen oinarrizko lanaren aintzat hartzearen aldeko lanean” jarraituko duela.

Jon Azkuek, Getarian 60 emakume baino gehiago bildu dituen Euskadiko Neskatila eta Saregile Elkarteko Batzarrean, Eusko Jaurlaritzak 2012. urtean aurrera eramango dituen ekimenen berri eman du, batez ere, profesional talde horren beharrak asetzen jarraitzeko, hau da, “lan alor horren aintzat hartzearen eta duintzearen alde lan egiteko”.

2011. urtean aintzat hartzea, ikustaraztea eta langileriaren formazioa izan baziren helburu, aurtengorako, nahiz eta aurreko lanarekin jarraitu, Pilar Unzaluk zuzentzen duen Ingurumen, Lurralde Plangitza, Nekazaritza eta Arrantza departamentuak, “Osalanekin batera lan-gaixotasun ikerketa egingo du eta Lanbiderekin, pakatzaile eta neskatilen profesionaltasun ziurtagiria emateko abian jarriko da” adierazi du Jon Azkuek.

Helburu horiez gain, “beste proiektu batzuen artean, Ondarroan eraikiko den saregileentzako egoitza eta dibertsifikazio lerro berrietarako lan tailerrak abian jartzea ere ditugu”.

Arrantza sailburuordeak zera adierazi du, saregile kolektiboarekin batera kudeaketa eta funtzionamendu eredu berriak bilatzen hasiko direla. Era berean, Eusko Jaurlaritzak teknikoki zein ekonomikoki saregile eta neskatila elkartea babesten jarraituko duela adierazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)