Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 630.000 euro bideratuko ditu Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera, ingurune osasuntsua bermatzeko

2011.eko azaroak 27

Gasteiz, 2011ko azaroaren 26.- Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 628.125 euro bideratuko ditu Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarea hobetzeko, ingurune osasuntsu eta garbia bermatze aldera.   
Aurtengo diru zuzkidura iazkoa baino %131 gehiago da, Aire kalitatea hobetzeko 102/2011 Errege Dekretuak ezarritako baldintza teknikoak beretzen dituzten ekipo berriek ordeztuko dituzte sareko egungo ekipoak.

Horrez gain, 2012ko aurrekontuak partida gehigarriak hartzen ditu sarearen mantentzea, kontrol estazioen komunikazio sistemak eta informazio prozesuak hobetzeko.   Horretarako, oso garrantzitsua da sarearen operazio eta mantentze prozesu nagusietan kalitate sistema ezartzea, baita estazioetan erregistratutako datuen balioztapena indartzea ere.

Ildo horren harira, eta informazio gardentasuna bermatzeko, webgune berria garatuko da neurtze estazioek jasotako datuen informazioa hobetzeko.  Egunero EAEko eremuetako eta estazio bakoitzeko airearen kalitatearen indizearen berri jakinaraziko da.  Halaber, sistema optimizatzeko, ondokoak bereziki aztertu behar dira: ozonoa, zuzentze faktorea, merkurioa, metal astunak eta hidrokarburo aromatiko poliklikoak, besteak beste.

Ekipoak 2013ko ekainerako egon behar dira prest eta hauexek neurtzeko aztertzaileak eta sentsoreak izango dituzte: sufre dioxidoa (SO2), nitrogeno oxidoa, ozono troposferikoa, karbono monoxidoa (CO) eta partikula esekiak.  Gainera, ondoko parametroak neurtuko dira: hala nola, haizearen abiadura eta norabidea, tenperatura, hezetasun erlatiboa, presioa, erradiazioa eta prezipitazioa. Ekipoen datuak Ingurumen, Landa Ingurune eta Itsas Ingurune Ministeriora igorriko dira, eta berorrek Europako Batzordera bidaliko ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoko egungo sareak 67 kontrol estazio, 5 estazio mugikor eta 24 isurtze sentsore ditu.  Kontrol estazioek sartzen zaigun mugaz gaindiko kutsadura, baldintza naturaletako airearen kalitatea eta hiriguneetako kutsadura neurtzeko aukera ematen dute.

Estazio mugikorrei esker, berriz, abaguneko kokapen berriak eta kutsadura gune zehatzak aztertzen dira, baita ohiko kutsatzaileak, konposatu organikoak edo metal astunak neurtu ere.  

Azkenik, industria kutsatzaile nagusien tximinietan jarritako isurien sentsoreek zaintzen dute altzairu-fabrikek, industria termikoek, kimikoek edo gas-plantek beren jardueretarako ezarri dauden legezko mugak ez gainditzea.

2 iruzkin
  • @AteBur
    2011.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco destinara 630.000 euros a renovar la red de vigilancia y control de la calidad del aire http://t.co/6LU9xEF9

  • @Ecourbano_es
    2011.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco destinará 630.000 euros a renovar la red de vigilancia y control de la calidad del aire http://t.co/7JpGrAk2

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan