Hauteskundeak 2024
qrcode

Euskadik Fitur erakustokia inauguratu du kalitatezko eta jasangarritasunezko eskaintzarekin, turismoa suspertzeko bere lidergoa berretsiz

2023-01-18

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Javier Hurtadok inauguratu du gaur goizean Euskadiren standa FITUR azokan, euskal turismoaren sektoreko eta erakundeetako ordezkariak bildu dituen ekitaldian.

  • Euskadik FITUR azokan duen standak 110 enpresa biltzen ditu, 320 bilera baino gehiagorekin
  • Javier Hurtado sailburuak inauguratu ondoren, gaur 3 hiriburuetako (Urdaibai, Chillida Leku) berrikuntza nagusien aurkezpenak egingo dira, baita Tour de France Euskadiko irteera eta Helmuga Turistiko Adimendunaren (DTI) bereizgarriak emateko ekitaldia ere.

 

 

Euskadiren standa, aurten ere, Fitur azokara askotariko eskaintza duen helmuga baten erakusleihoa da. Esparru hori antzerki-agertoki bihurtzen da, bertako gastronomia, Le Gran Depart de Le Tour bezalako nazioarteko proiekzioko ekitaldi handiak eta lurralde eta eskualdeetako berrikuntzak modu nabarmenean erakusteko.

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, inaugurazio ekitaldian, nabarmendu du Euskadi turismo-arloan komunitate liderra dela, eta, bere hitzetan, euskal turismo-sektorea osatzen duten guztien lanaren eta ahaleginaren emaitza da. Sailburuak azaldu duenez, datu ofizialen arabera, 2022an, Euskadi liderra izan da autonomia-erkidegoen artean turismoa suspertzen, 2019. urtearekin alderatuta, COVIDa baino lehen. 2022ko urtarriletik azarora, pandemiaren aurretik genituen bisitarien kopurua berreskuratu dugu; izan ere, 2 urte gogorren ostean, % 10 baino gehiago hazi gara 2019aren aldean. Eta nazioarteko turismoari dagokionez, 2021eko udan % 34 baino gehiago jaitsi baitzen, % 11,8 handitu dugu haien presentzia. Oso zifra onak dira, eta, esan dudan bezala, egindako lanarekin pozik egon behar dugu, eta energiaz bete, gure jasangarritasun-estrategia indartzen jarraitzeko eta honaino ekarri gaituen kalitate-eredua bultzatzen jarraitzeko.

Javier Hurtado sailburuak turismoaren garrantzia azpimarratu du, euskal ekonomia bultzatzeko eta hazteko funtsezko motorra bihurtu baita. Euskadik, Fiturren duen presentzian, eskaintza desestazionalizatu batean oinarritutako bere eredua erakusten du, fluxuen mugimenduarekin, eskaintza dibertsifikatuarekin eta lurralde osoan tokiko garapenerako ere onurak ematen dituena. Apustu horrek, Eusko Jaurlaritzaren Turismo Estrategiaren gidaritzapean, lidergo sendoa sortu du iraunkortasunean, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak erakusten duen bezala. Kode hori Turismoaren Mundu Erakundeak abalatu du, eta 530 enpresa baino gehiago atxiki zaizkio, eta 600 baino gehiago izango dira 2023an. Lehiakortasunaren arloan, halaber, Euskadi lehen erkidegoa izan den Helmuga Turistiko Adimendunen DTI programei esker, Turismoko Estatu Idazkaritzaren eskutik, DTIak udalerrietan ez ezik, eskualdeetan ere ezarri dira. Eta, gainera, Euskadi kalitatean liderra da SICTED sari batekin, udalez gaindiko administrazio publiko onenaren Fitur edizio honetan ematen zaiona.

Azkenik, Euskadik turismoaren arloko Europako Funtsen kudeaketan duen lidergoa nabarmendu du sailburuak. Euskadi izan da hitzarmenak sinatu eta funtsak helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planetan gauzatu dituzten erakundeei transferitu dizkien lehen autonomia-erkidegoa. 2021ean eta 2022an, Euskadik 60 milioi euro baino gehiago jaso ditu udalerri eta eskualdeetako proiektuak kudeatzeko zuzeneko inbertsioetan, turismo-sektorearen modernizazioa eta eraldaketa bultzatzeko. Eta Enogastronomia Plan Nazionalean funts-zuzkidura handiena lortu duen Autonomia Erkidegoa izan da.

Euskadik Fitur azokara joateko erabiltzen duen standari gastronomiaren eszenatokia deitzen zaio, izan ere, antzoki handi gisa, bere indargune nagusietako bat erakusten du: nazioartean ezaguna den gastronomia, eskaintza anitzaren ardatza hartzen duena. Aurkezpen gutun honekin 2023rako erronka distantzia luzeko merkatuak behin betiko berreskuratzea da, Frantziako Tourra Euskaditik irteteari lehentasuna emanez. Ekitaldi hori Euskadirako nazioarteko aurkezpen-txartel garrantzitsuenetako bat izango da. Gainera, nazioarteko sustapenean ahaleginak areagotzeko apustua egiten du Euskadik. Nabarmentzekoak dira Japonian egindako ekintzak, Javier Hurtado sailburuak Donostian Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroaren hurrengo edizioa ospatzeko lekukoa hartu baitzuen.

Erakustokia ofizialki inauguratu ondoren, jarduera profesionala hasi da 110 enpresak parte hartuko duten lan-eremuan. Profesionalei zuzendutako azoka-egunetan, dagoeneko hitzartuta dauden 320 bilera baino gehiago egingo dituzte. Jarduera profesional horrez gain, gaur hainbat turismo-berritasunen aurkezpenak egingo dira. Goizean, Bilbao-Bizkaiak bere produktu turistiko berriak aurkeztuko ditu, aurten bereziki landuko dituenak. Bestalde, Donostiak bere premium eskaintzaren berri emango du, esperientzia bereziak eta kalitate handikoak bilatzen dituen publikoari zuzendua. Arratsaldean, Gasteizen, "Green card" programari buruz hitz egingo dute. Beherapenak izango dira ostatuetan, jatetxeetan eta baliabide turistikoetan. Eta Urdaibaiko eskualdeak bere bisore turistikoa aurkeztuko du. Gainera, Euskadiko standean Turismo Helmuga Adimendunaren (DTI) bereizgarriak emateko ekitaldia egingo da, Euskadiko hainbat helmugatan ezarritako SEGITTUR metodologia. Ediardo Chillidaren mendeurreneko ekitaldiez ere hitz egingo da eta, azkenik, Tour de France, Gran Départ Pays Basque, lurraldera iristeak suposatzen duen

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak