qrcode

Bihar egingo da karga-proba Laudioko San Juan errekaren ibilguaren gaineko zubi berrian

2023-01-12

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak  bihar egingo du Laudioko San Juan errekaren aire zabaleko ibilgu berriaren gaineko zubiaren karga-proba. Errekak Nerbioi ibaiarekin bat egiten duen bokalean dagoen zubiaren karga-proba da: zubia behin betiko ireki aurreko mugarria da, eta ingurunearen egokitzapen hidraulikoaren amaiera.

San Juan errekaren azken zatian zabalera nabarmen eskasa zen: kanalizatua eta estalia, uholde-arrisku nabarmena sortzen zuen. Orain arte, obrak egin dira San Juan erreka aire zabalean jario dezan, ahalmen hidrauliko handiagoa izan dezan ur-goraldien aurrean segurtasuna handitzeko eta ibaiaren eta hiri-espazioaren arteko integrazioa lortzeko.

Obrek 1.071.865,31ko aurrekontua dute, BEZa barne, eta otsailean amaituko dira.

Informazio gehiago: https://www.uragentzia.euskadi.eus/albistea/2022/urak-laudioko-san-juan-errekaren-ibilgu-lehengoratuan-zubi-berriaren-habeak-jarri-ditu/webura00-contents/eu/

Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana - Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU

 

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2023-01-17

    Arrisku natural handieneko eremuetako eraikinek irteera eman behar diete berrantolaketa errepikakorrei edo bestelako irtenbideei; baliteke eguna iristea ezin ziurtatzea hautsita, laguntzak falta direnean zor galopantera ordainketa-interes handiagoak iristen ez direnean.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2023-01-17

    Edificaciones en zonas de mayor riesgo natural hay que dar salida hechos repetitivos reordenación u otras soluciones, puede llegar el día no se puedan asegurar roto tras roto cuando falten ayudas no terminen de llegar a deuda galopante mayores intereses de pago.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak