Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak enpresa-kontzeptu berri baten alde egin du, enpresa proiektu komuna dela ulertuta

2023-01-13
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkullu FABRIKA - Enpresen Kultur Eraldaketarako Errendimendu Handiko Zentroaren inaugurazioan izan da. Adegik bultzatu du zentro hori 

Lehendakariak lanaren eta antolaketaren kultura berri baten alde egin du, baita enpresa kontzeptu berri baten alde ere, enpresa proiektu komuna dela ulertuta. Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiarekin batera, Iñigo Urkulluk FABRIKA-Enpresen Kultur Eraldaketarako Errendimendu Handiko Zentroaren inaugurazioan parte hartu du gaur goizean, Donostian. ADEGIk bultzatu du zentro hori. 

Lehendakariak, hitzaldian, eskerrak eman dizkie arduradunei, munduan aitzindaria den zentro hori martxan jartzeagatik, izan ere eraldaketa barrutik bultzatzen du zentro horrek enpresa eta gizartea hobetzen aurrera egiteko asmoz. 

Era berean, adierazi du zentro berriak ongarritutako eremuan hasiko duela bere bidea, berrikuntza, arriskua, prestakuntza edo lankidetza gure enpresa‑kulturaren parte direlako, eta, ildo horretan, adierazi du Euskadik esperientzia, ibilbidea eta tresnak dituela eraldaketaren kultura hori bultzatzen jarraitzeko. Adibide gisa, hauxek aipatu ditu: Prestakuntza Duala, "Unibertsitatea gehi enpresa" proiektua; enpresa txiki eta ertainei laguntzeko programak; berrikuntzako inbertsioa; eta ekintzailetzaren sustapena.


Hitzaldiaren beste une batean, Lehendakariak berretsi egin du elkarrekin lanean jarraitzeko borondatea dagoela lehiakortasuna hobetzeko, prestakuntza eta enpresa hurbiltzeko, kalitate handiagoko enplegu-aukerak sortzeko eta gizarte aurreratuagoa eta bidezkoagoa eraikitzen jarraitzeko.
“Jaurlaritzak eta euskal erakundeek helburu horiek egia bihurtzen lagunduko dugu. Fabrika-ren ideia berak aplikatuko ditugu horretarako: konfiantza, parte‑hartzea, talde-lana eta lankidetza” esan du amaitzeko.

 

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-01-15

    Itsasontzien, hainbat ibilgailuren eta txaleten kontsumoa gozatzen denean, eta gauza asko mantentzea nekezagoa denean, pentsa daiteke gauzak pilatzea noiz edo noiz, errentagarri bihurtu gabe, beren kargura dauden pertsonei eskubideak kentzearen kontura, betebeharrak betetzen dituztela, eta beste herri batzuk kutsatzearen ondorioz, kontsumo jasanezin baten mesedetan ere ez direla sentitzen, eta klimaren hondamendiak eta askotariko gatazkak jasaten dituztela, hala nola, behar adina ordaintzen ez duenak zaku arrunta ur sarrerekin apurtuz.

  • Argazkia Xaver
    2023-01-15

    Cuando se ve disfrute consumo embarcaciones, vehículos diversos, chalets, y un montón de cosas más cuesta mantener se puede llegar a pensar la acumulación de cosas alguna vez sin rentabilizar siquiera fuese a costa de quitar derechos a personas a cargo cumplen con las obligaciones y de contaminar a otras poblaciones no se ven siquiera en beneficio de un consumo insostenible sufren calamidades del clima y conflictos diversos como quien rompe no pagara lo suficiente haciendo roto al saco común con entradas de agua.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)