Berriak Lehendakaritza
qrcode

Erronka Demografikorako Euskal Estrategia 2030. Ondorioak

2023-01-12

2022ko ekainaren 21eko Gobernu Kontseiluak Erronka Demografikorako 2030erako Euskal Estrategia onartu zuen. Helburu bera duten 36 ekimen osagarri biltzen ditu: demografiaren berreskurapenerako neurri eta baldintza egokien ekosistema bat eratzea. Onartutako neurrien artean, honako hauek nabarmendu behar dira:

2023tik aurrera, hilean 200 euroko laguntza emango da seme edo alaba bakoitzeko, hiru urtera arte, eta bateragarria izango da familia ugarientzako egungo prestazioekin, zerga-kenkariekin eta DSBEaren seme edo alabagatiko laguntzekin.

2023an, interesik gabeko mailegu-programa bat abian jartzea, epe luzera itzultzeko aukerarekin, ekintzailetzako, prestakuntzako edo gazteentzako etxebizitzako proiektuetarako.

2021-24 ikasturtetik aurrera, doakotasuna haur-eskolen 0-2 urteko etapan, Haurreskolak Partzuergoa indartuz.

Estrategiaren edukiak bere aurreikuspenetan jaso ditu Eusko Legebiltzarrak erronka demografikoari buruz 2022ko maiatzaren 18an egindako osoko bilkura monografikoan onartutako 74 ebazpenak. Ebazpen horietako asko oposizioko alderdi guztien aldeko botoarekin onartu ziren. Egoera horrek garrantzi handia du, demografikoa lehen mailako erronka delako eta ikuspegi estrategikoa eta herrialde partekatua behar delako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan