Elkarlan Sariak
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Seme-alabak dituzten familientzako laguntzei buruzko Dekretu-proiektua. Jendaurrean jartzeko izapidea. Ondorioak

2023-01-12

Onartu nahi den dekretuaren xedea da laguntzak arautzea familiek laguntza ekonomiko jarraitua eta jasangarria izan dezaten, eta, horrela, familia bakoitzak nahi dituen seme-alabak izan ditzan, nahi duenean, aldeko baldintzen esparrua sortzea.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean xedatutakoaren arabera, dekretu-proiektuaren zirriborroa egin eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak aldez aurretik onartzeko agindua eman ondoren, proiektuaren zirriborroa jendaurrean jarri da izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta gehien parte hartuko dutela bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian argitaratu da.

Eztabaida 2022ko azaroaren 7an hasi zen eta 2022ko abenduaren 13an itxi zen. 11 boto jaso ziren: aldeko 10 boto eta kontrako boto 1. Ekarpen gehienek familiek dituzten laguntzak eta familia eta lana uztartzeko arazoak hobetzea eskatzen dute. Guztiak baloratu dira eta kontuan hartuko dira seme-alabak dituzten familientzako laguntza-politika diseinatzerakoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan