Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Seme-alabak dituzten familientzako laguntzei buruzko Dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2023-01-12

Onartu nahi den Dekretuaren xedea da laguntzak arautzea familiek laguntza ekonomiko jarraitua eta jasangarria izan dezaten, eta, horrela, familia bakoitzak nahi dituen seme-alabak izan ditzan, nahi duenean, aldeko baldintzen esparrua sortzea.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Dekretu-proiektua kontsulta publikoaren izapidearen mende jarri da, izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileen parte-hartze handiena bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian argitaratu da.

Eztabaidarako ezarritako epea igaro ondoren, aldeko 30 boto eta kontrako 3 boto jaso ziren.

Ekimenak hainbat iruzkin jaso zituen, honako hauek eskatuz: guraso bakarreko familiei babes handiagoa ematea, laguntzak 3 urtetik 12 urtera luzatzea, landa-ingurunean bizi diren familiei laguntza handiagoak ematea, hezkuntza-sistema hobetzea, Haurreskolen doakotasuna, beka hobeak, guraso biek lan egiten duten familiei familia eta lana bateragarri egiteko laguntza gehiago ematea, laguntzaren zenbatekoa zehazterakoan familiaren diru-sarrerak kontuan ez hartzea...

Familia eta Haurren Zuzendaritzak oso positibotzat jotzen du ekimenak herritarren artean piztu duen interesa. Iradokizun askok seme-alabak dituzten familien premiei buruzko hausnarketa orokorra egiteko balio dute.

Gainera, adierazi behar da egindako ekarpen batzuk dekretu-proiektuaren zirriborroan sartu direla, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak aldez aurretik onartu beharko duela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan