Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Harreratik integraziora: Euskadiko immigrazioaren aldaketa

2011.eko azaroak 28

Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzak eta EHUk Euskadiko Immigrazioaren Urtekaria aurkeztu dute

2010. urtea inflexio-unetzat har daiteke migrazio-fluxuen prozesuaren eta bilakaeraren barruan, estatu-esparruan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoan. Izan ere, urte horretan "atzeman da modu argiagoan atzerriko biztanleria hein txikiagoan edo motelago etortzen ari dela". Euskadin, atzerritarren ehuneko txikiagoa da, atzerritarrak erkidego gehienetara baino geroago iristen hasi dira eta gizarte- eta lan-egitura berezkoa da eta horren eraginez, krisialdiaren inpaktua txikiagoa izan da.

Testuinguru berri honetan, non krisiaren eragina garrantzitsua izaten ari den migrazio-fluxuen gaian, ziklo- eta eskenatoki-aldaketaz ere hitz egin liteke, non migrazio-fluxuak moteldu egingo diren eta etorkinen stock garrantzitsua izango den datozen urteetan.

2010. urtea mugarritzat jo daiteke migrazio-fluxuen prozesuan eta eboluzioan, bai Estatuan bai Euskal Autonomia Erkidegoan. Hori da Euskadiko Immigrazioaren Urtekaria izeneko azterlanetik atera litekeen ondorioetako bat. Azterlan hori gaur aurkeztu dute, Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Ekitaldian parte hartu dute Miguel González Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio eta Aniztasunaren Kudeaketako zuzendariak eta Xabier Aierdik eta Gorka Morenok, Euskal Herriko Unibertsitatearen irakasleak biak, azterlanaren arduradun nagusiak.

Lanak Euskal Autonomia Erkidegoko atzerritar immigraziorako hurbilketa bat ‑diziplina anitzekoa eta gai anitzekoa- egiten du. Bilketa estatistikoaz gain, hainbat gaitako adituen artikuluak ere biltzen dira, hala nola demografian, ikasle etorkinen hezkuntza-egoeran, asoziazionismoan, euskaran, komunikabideetan edota indarreko legedian. Era berean, Euskadiko immigrazioaren errealitatea beste hainbat autonomia-erkidegotakoarekin alderatzen da, hala nola Nafarroakoarekin edota Andaluziakoarekin. Urtekariak hurrengo urteetako proiekzioak eta aukerak ere jasotzen ditu. Hau da, balio erantsia duen urtekaria egiteko ahalegina egin da, egun gertatzen ari denari eta etorkizunean gerta litekeenari buruzko pistak eman ditzan.

Moreno eta Aierdi ikertzaileek nabarmendu dutenez, "2010. urtea inflexio-unetzat har daiteke migrazio-fluxuen prozesuaren eta bilakaeraren barruan, estatu-esparruan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoan". Izan ere, urte horretan "atzeman da modu argiagoan atzerriko biztanleria hein txikiagoan edo motelago etortzen ari dela". Halaber, irakasleek honako hau ere nabarmendu dute: "Euskadiko migrazio-fluxuen ereduak hurbileneko tokietako logika berberari jarraitzen badio ere, beste zenbait autonomia-erkidegotatik bereizten duten hainbat berezitasun ere baditu, hala nola atzerritarren ehuneko txikiagoa, atzerritarrak erkidego gehienetara baino geroago iristen hasi izana, edota gizarte- eta lan-egitura berezkoa eta dibergentea izatea, eta horren eraginez, krisialdiaren inpaktua txikiagoa izatea".

Testuinguru berri honetan, non krisiaren eragina garrantzitsua izaten ari den migrazio-fluxuen gaian, ziklo- eta eskenatoki-aldaketaz ere hitz egin liteke, non migrazio-fluxuak moteldu egingo diren eta etorkinen stock garrantzitsua izango den datozen urteetan. Panorama berri horrek koordenada berriak sartzen ditu migrazioari eman behar zaion erantzunean; izan ere, epe ertain eta luzean, atzerritartasunean eta lehenengo harreraren arauketan oinarritutako estrategiaren aurrean, beste bat indartu beharko da, aniztasunaren kudeaketan eta, batez ere, immigranteen eta bigarren belaunaldien integrazioan jomuga jarriz.

Horren ildotik, Immigrazioko zuzendariak zehaztu duenez, "panorama berriarekin batera, politikan norabide berriak finkatu behar dira" "Jendea iritsi da", esan du González jaunak, "eta geratzeko asmoa dauka, migrazio-proiektu solido eta bideragarriekin. Pertsona horiek bizilagunak dira, euskal gizartearen zati banaezina". Horregatik, zuzendariaren aburuz, "harrera baino gehiago, gizarteratzearen eta elkarbizitzaren sustapena nabarmendu behar da orain, diskriminazioaren eta arrazakeriaren aurkako borroka, hain zuzen".

Une hauetan badirudi aurreko eredua agortzen hasi dela, eta beste berri bat sortzen, nahiz eta oraindik zehaztu gabe, eta horregatik sortu da Ikuspgi@k-Immigrazioaren Euskal Behatokian Euskadiko Immigrazioaren 2010eko Urtekaria egiteko ideia, egungo egoera sakontasunez aztertu eta, ahal den neurrian, etorkizunean sortu litezkeen eskenatokiak aurreikusteko.

Egiturari dagokionez, nabarmendu behar da urtekariak lau zati dituela:

  1. Lehenengo zatia Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiak egin du, eta Euskadin dauden datu nagusiak aztertzen ditu, 2010. urteari erreparatuz. Zehazkiago honakoei buruzko datuak lantzen dira: errolda, egoitza-baimena, lan‑merkatua -gizarte-segurantzako afiliazioak, kontratuak eta enplegu‑eskatzaileak-, hezkuntza eta bertako herritarrek immigrazioari buruz duten iritzia -2010eko Barometroa eta Tolerantzia Indizea-.
  2. Bigarren atala urtekariko luzeena da, eta azterketa sakon bat egiten du Euskadiko immigrazioaren egoerari buruz, hainbat ikuspegi eta gai aintzat hartuta. Horretarako adituen iritzia eskatu dugu, eta haiek beren gogoetak helarazi dizkigute hainbat gairi buruz: demografia, ikasle etorkinak, euskara, pobrezia eta gizarte-desberdintasunak, bizileku-aldaketak, elkarteak, kultura aniztasuna, herritarren segurtasuna, hedabideak, bidalketak edo indarreko legeria.
  3. EAEari buruzko informazioa osatu arte, gure iritziz interesgarria da, baita ere, gure inguruko beste autonomia erkidegoetako errealitatea ezagutzea, baita migrazioen gaiak Estatu mailan duen aniztasuna eta desberdintasunak islatzea. Horretarako, Nafarroako Immigrazioaren Behatoki Iraunkorraren, Andaluziako Immigrazioaren Behatoki Iraunkorraren eta Tenerifeko Immigrazioaren Behatokiaren lankidetza izan dugu.
  4. Amaitzeko, eta epilogo gisa, azken atal bat erreserbatu da gogoetarako eta etorkizuneko aurreikuspenetan sakontzeko. Horrela, urtekariaren azken zati horretan, immigrazioaren alorreko aditu garrantzitsuek, etorkizunari begira, datozen urteetan migrazioaren inguruan zein joera izan litezkeen aztertu dute.

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • @jcmelero
    2011.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    De la acogida a la integracion: cambio en la inmigracion del Pais Vasco http://t.co/E6l2S5Px

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Miguel Ángel González